“Maire, Etcheto s’estimera légitimé dans le rejet de toute démarche abertzale”

"Elire Etcheto dimanche prochain c'est mettre pour 20 ans à la tête de la principale mairie d'Iparralde quelqu'un qui sera toujours notre adversaire"
"Etcheto doit être battu dimanche, afin qu'à l'avenir, enfin débarrassés de leurs derniers oripeaux jacobins anti-euskaldun, les socialistes basques puissent envisager d'être, avec nous et tous les progressistes de bonne volonté, l'alternative à gauche pour l'ensemble d'Iparralde."

Aldakuntza garaiak?

en Sar Hitza - Emeki bada emeki, lurralde antolakuntza politiko-administratiboa aldatzen ari da Frantzian.Herri eta hiri elkargoak are ta toki eta eskumen gehiago hartzen ari dira Hexagonako botere banaketa konplikatuan.
Badira Frantzian 238 suprefetura, departamendu eta herri elkargoen eskumenak zabalduz geroztik ezertarako ez direnak. Suprefeturetako enpleatuen lanik haundiena, gaur egun, da etorkin bat paper bila etortzen denean edo, poliziari salatzea...

Merezi ditugun agintariak

en Sar Hitza - Ezin da erran, populista batzuk dioten gisan, politikari guziak ustelak direla, beren interesen zaintzeaz aparte ezer ez dutela egiten. Hautetsi gehienek hautesleek agindu eginbeharrak zintzoki betetzen dituzte, denbora eta indarrak neurtu gabe. Bai ta ere, hauteskundez hauteskunde herritarreri konduak emaiten. Batzutan bozemaileen mesfiantza edo haserrea garesti ordaintzerainokoan hauteskunde egunean.
Hori da demokraziaren abantail nagusia. Normalki, horrela funtzionatzen du demokraziak. Ez beti, ordea.

Aitaren etxea

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza. Bigarren egoitzen arazoa aspaldikoa da Iparralde hontan. Hobeki erran, lehen eta bigarren egoitzen arteko desoreka. Alabainan, munduan zehar beste itsas bazter askoren gisara, Ipar Euskal Herria oporretako edo erretretako koka gune bilakatua da azken mendean.
Egoera honek dakarzkien ondorioak denek ikus eta bizi dituzte. Etxe lur eta bizitegien garestitze ikaragarria, baita ere kolektibitateentzat azpiegitura (bide, ur, argi indar, zikin biltze…) gastu haundiak.

Entêtement

Double opération de communication, la semaine dernière, sur le devenir du grand projet ferroviaire à grande vitesse du Sud-Ouest de la part d'Alain Rousset, président du Conseil régional d'Aquitaine, promoteur acharné de la LGV, et du ministre du transport, Frédéric Cuvillier, bien moins enthousiaste sur la nécessité véritable de ce gouffre à milliards.
Décryptage.

Bizkarrez

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza. "Beti izan dira Pariseko gobernuak, eskuinekoak edo ezkerrekoak, euskararen eta Euskal Herriaren nortasunaren etsai. Hor dira lekuko iheslariek eta euskal militanteek jasan eta jasaiten dituzten perzekuzioneak."
Orduan, aterabide bakarra dugu etengabe hemen bereko hiritarren gehiengoa gureganatzeko estrategia eraginkor bat. Ordea, lan gaitza gelditzen zaigu egiteko Iparraldeko gizartearen gehiengo zabala sentsibilizatzeko, gure inzitituzioaren eskakizuna bere egin dezan. Haziilaren 30-eko Mauleko manifestaldia garrantzitsua izanen da.

Miliar ixtorio

Uztailaren 12-an Bretigny-n gertatu tren istripuak argi uzten du Frantziako agintarien itsukeria azken hogoitahamar urte hauetan. Hiri haundien arteko abiadura haundiaren eguneroko 300.000 erabiltzaileeri lehentasuna emanik, beste trenetako lau miliun ibiltariak ahantzi dituzte.
Trenbide zaharkituak, seinale sistema desegokiak, adin haundiko trenak, horra zer den, egun, hogoitahamar urteko inbeztizamendu eskasaren bilana Frantzian.

Berri onak

Biancoren txostenak dio Tours-etik Bordelerateko AHT bukatzea eta handik hegoalderatekoak ahanztea.
Txostenak ere dio, ordez, dauden burdinbideak lehenbailehen berritzea, eta lehenbizikorik eguneroko joan-etorrietan erabiliak diren trenbideak. Berritze hauen gastuak AHT berrien egitea baino askoz ere apalagoak dira eta eguneroko tren erabiltzaileen % 90-ak ez du sekula abiadura haundiko trenik hartzen. TER, RER, metro edo tranbietan ibiltzen dira.

Lurraldez lurralde

Sozializtak askotan berrikuntza eta esperimentazioaz mintzo dira. Bainan hitzetarik ekintzetarat bide luzea dela dirudi.
Denak oroit dira Jospin-ek zein aitzaki erabili zuen Iparraldeko departamenduaren eskakizunari ezetz erraiteko : hemengo hautesien gehiengoa ez zela alde. Orain berriz, gehiengo hori alde izanez, Lebranchu-k joan den astean adierazi du Euskal Herriko lurralde kolektibitate batek antolakuntza administratiboa sinpletzeko ordez konplika lezakeela, daudenen gainera beste erakunde bat gehituz. Gezur eta intokzikazio hutsa : nehork ez du Pyrénées-Atlantiques departamenduaren barneko beste egitura bat galdatzen. Guk geure lurralde kolektibitate berezia nahi dugu, oraiko departamendutik behex. Hori Lebranchuk edo Vallsek arras untsa badakite.