Bizkarrez

Etchandy-Batera3

Euskal Herria ez da kolektibitate bat, orduan ez da kolektibitate bat izaten ahal. Sofismo horrekin justifikatu du Lebranchu ministroak frantses gobernuaren postura hetsia Bateraren eskakizunaren aintzinean, Angelurat egin duen bisitaldiaren karietara. Korzikan edo Bretanian aldakuntza inztituzionalak egin omen daitezke, eskualde bezala nortasun inzitituzional bat daukatelako. Euskal Herrian aldiz ez. Frantses konztituzio eta legediak ez omen du horrelako posibilitaterik idekitzen.

Adierazpen horiek bi komentario merezi dituzte. Lehenbizikorik, ateraldi horien testuingurua hainbat bitxia zen. Ba du urte bat pasa Euskal Herriak Deszentralizazio ministroa idurikatzen duela. Parisen hartu zituen Iparraldeko hautetsien delegazioari elgarrizketatzerat etorriko zela hitzeman baitzuen. Etorri, etorri da, bainan ez batere hemengo hautetsiekin mintzatzerat, Angelun bilduak ziren itsas bazterreko hautetsien elkartearen bilkura batetarat. Ezin zitekeen mespretxu haundiagorekin joka.

Trufa baino musika ederrago, bizpahiru iragarpen egin ditu ministroak kazetarien aintzinean. Gobernuak hizkuntza guttituen kartaren ratifikatzeko bideak aztertzen ari omen da. Hamar egun lehenago, Kultura ministroak argi eta garbi adierazia zuen Hollanden hauteskunde aintzineko agintza hori baztertua zela. Gobernuak ez baitu kartaren onartze horrek galdatzen duen konztituzio aldaketarik bultzatzeko xederik. Anartean, eskuinak egiten ez zuena, gobernu sozializtak Falloux lege zaharraren erabilpena berpiztu du ikastolen hedapena etentzeko.

Lebranchuk aipatu du ere Euskal Herrian Chambre d’agriculture-eko antena baten idekitzea. Adierazpen honek zinez erakusten du Parisek zenbatetarainoko axola duen Iparralde hontaz eta hemen gertatzen denaz. Alabainan, Ehlg-en borroka den mendrena segitu duen edonork badaki Paueko Chambre d’agriculture-k Hazparnen anexa bat zabaldu zuela duela zenbait urte, Iparraldeko laborantza ganbararen eskakizunari kontra egiteko. Orduan, ministroak badakike ere antena hortan ez dela ezer egiten, ez dela nehoiz ezer egin eta sekulan ez dela ezer eginen. Edo ez daki, eta horrek erran nahi luke lurralde antolakuntzaren arduradun nagusiak ez duela bere eskumen eremua batere menperatzen. Alta, bazuen aditu berarekin Angelurat etorri denean. Bere inguruan zeuzkan aholkulari, prefet, RG eta departamenduko poliza buru gorenak.

Azkenik, Lebranchuk erran du errepublikatik kanpo den eskakizunik ez duela gobernu sozializtak nehoiz onartuko. Bat nehoiz izan baldin bada fede txarreko argumenturik, zinez hori da. Hemen beti danik galdatu izan den ezagupen inztituzionala, errepublikaren ordenaren barnekoa izan da: lehenbizikorik departamendua, ondotik lurralde lolektibitate berezia, frantses konztituzioaren 72. artikuluak onartzen duen gisakoa. Korsikak daukan eta laster Lyon-en sortzen ari duten metropolioak ukanen duenaren motakoa.

Batera1 (8)Beti izan dira Pariseko gobernuak, eskuinekoak edo ezkerrekoak, euskararen eta Euskal Herriaren nortasunaren etsai. Hor dira lekuko iheslariek eta euskal militanteek jasan eta jasaiten dituzten perzekuzioneak. Hor ere Ehlg-en kontrako auziak eta abar. Lebranchuk eman daukun ikastaldi hau gogorra baldin bada ere, begiak zabalik begiratu behar zaio egoerari, gure estrategia egokitzeko. Aldi bat gehiago erakusten daukute Parisetik begiratuta, zein gutti pizatzen duten Euskal Herriaren eskakizunek. Pariserat joan gabe, Iparralde hontan berean, edo auzoetan, ohartzen gira gure problematikak biziki oihartzun gutti duela eritzi publikoarengan.

Orduan, aterabide bakarra dugu etengabe hemen bereko hiritarren gehiengoa gureganatzeko estrategia eraginkor bat. Hautetsien artean konsentsusa, gutti gorabehera, lortzea baikorra izan da. Ordea, lan gaitza gelditzen zaigu egiteko Iparraldeko gizartearen gehiengo zabala sentsibilizatzeko, gure inzitituzioaren eskakizuna bere egin dezan. Haziilaren 30-eko Mauleko manifestaldia garrantzitsua izanen da, bai eiki, bainan are inportanteago datozen hauteskundeetan gure presentzia finkatzea eta gure eskakizunak ongi esplikatzea herritarrak konbentzitzeko.
Abertzaleek ez badute, herriz herri, sozializtek Euskal Herriaren kontra deramaten gerla nolazbait kontrakatuko duten gehiengoen eraikitzean parte hartzen, orduan gureak egin du.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).