Kale izenak euskaraz

Gaur eguneko euskalzaleek eta abertzaleek kale guztien izenak euskeraz ipintzeko ados izan beharko lukete.
Euskeraz ez dakienak eta ikasi nahi ez duenak ulertu beharko luke herri hori aldaketa batean dagoela, aspalditik zapaldua eta baztertua izan den hizkuntza bat urratsez urrats bere eskubideak eta ukan beharko zuen tokia berreskuratzen ari dela.

Kanpoko banderak aitzakitzat

Munduko zangobaloi txapelketako zonbait partiden ondotik Frantses Estatuan izan diren ospakizunetan eta ondotik kale istiluetan agertu diren kanpoko banderek ainitz iruzkin egin arazi dituzte Estatu mailan.
Azpimarratzekoa da Algeriar taldearen partiduen ondotik zer heinetarako neurri zorrotzak ere proposatzera ausartu diren eskuina eta eskuin muturra.

Español monarkia eta nazio periferikoak

“Espainia”-ren ordez “Espainiak” erabilia zen gutxi gora behera Carlos Quinto Espainiako inperadorea bihurtu arte. Gero Frantziako erregeek abiaturiko zentralismoaren eta azken bi mendeetan Pariseko jakobinismoaren influentziaren eraginpean, sistema zentralizatu eta nazio bakarraren sistemarantz hurbiltzen ari izan ziren Madrileko gobernuak, nazionalismo “periferikoak” bazeudela jakin arren.
Espainiako telebistan erabeki aipatu zituzten Errepublikaren aldeko manifestazioak, haien kontrako errepresioa azpimarragarria izan zelarik (ikus bideoa).

Euskal Herriari nazio izaera ukatzeko tresna berriaz

Espainiako Atzerri Ministerioaren txosten berri baten arabera "konkista bat eta oinarrizko eskubideak zanpatzea beharrezkoak dira herri batek autodeterminazioa eska dezan, eta ez da aldebakarrekoa izan behar delako eskaera hori."
Txosten horren arabera Euskal Herriak autodeterminazioa eta horri buruzko eskaera bat egiteko eskubiderik ez luke. Altabada, mamian ala azalean ikertzen badugu guztiz fundamenturik gabea da txosten horrek jarritakoa.

Saia berriak

Herrialde batzuek turismoan bakarrik omen dute euren etorkizuna. Joan den mendearen erditik entzuten dugun lelo zaharra da hori. Gaurko kinkak ez du arazo hori konpontzen naski, apirila bukaeran Frantziako telebistan erakusten zen Greziari buruzko erreportaia batean ohartzen zenez.
Troika deitzen den Europako Batasunak, Munduko Diru Funtsak eta Alemaniako Gobernuak hirukoteak hondatu dute Greziako ekonomia. Papandreu ministro ohia nahiko argia izan zen Troikak aurkeztutako austeritate egitasmoa greziarrek erreferendum baten bitartez onhar zezaten proposatu zuelarik.

Interdependentzia

Duela hiruhogei urte Aljeria bere berjabetasunaren alde gogorki borrokatzen ari zelarik, "Frantziak lurralde hau utzi ta zertaz biziko dira?" zen jende arruntaren eguneroko galdera. Bainan aurten sendo zirauen FAGOR enpresa eta horrekin elkartu zen BRANT Frantziakoa Algeriako beste enpresa batek erosi eta, dirudienez, salbatu ditu.
Historikoki aspalditik industriadun herrialdeetan eta garatzen ari diren herri ohi menperatuetan tendentzi okerrak ikusten ditugu probetxuaren onerako eta langilegoaren aurka. Algerian bertakoa ekoiztu eta kontsumitu ordez, inportatzen da estatuak eta klase berri batek probetxuak egin ditzan; Inglaterran jendea kanpotik jin arazten da, ondoko estatuan zerga sozialak garestiago direlakoan...

“Politikaz arduratzen ez dena bere gauzetaz ez da arduratzen”

Hori zion Perikles-ek Grezia Zaharretako denboretan. Azken herri bozketak direla-eta, kezka nabarmena agertu da ikerle askoren artean, abstenzioa azken mende erdi honetako kopuru handienara iritxi delakoan.
Politikan aritzeak ez du esan nahi, naski, alderdi politiko baten kide edo militante izatea, baizik-eta gobernatzen gaituzten edozein mailatan, arduratzen direnen hautaketan parte hartze eraginkor batean ukaitea. Hauteskunde hauetan gertatu den abstenzioa politikoen aurrean jendeak duen nazka edo ezaxolaren isla dela diote ikerlariek, eta kezkagarriena dena bertako boteretsuen hautaketan gertatzea da.

ETAren “genozidioa” dela eta

COVITE (Colectivo de Víctimas del Terrorismo del País Vasco) erakundeak eraginda, ETAk genozidio baten erantzupena duen ala ez aztertu nahi du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Baita COVITE berak La Haye-ko auzitegian bertan aurkeztu nahi du kerela hori.
Alta, edozein talde ethniko, errelijiodun edo arrazakoren bat osoki edo zatika desagertarazteko neurri politiko, demografiko eta militarrak antolatzea da genozidioaren definizio legezkoa.

Donostiako liburutegiari Txillardegi izena ez emaiteaz

Donostiko liburutegiari Txillardegi izena ematearen aurkako botoa kezkagarri da eta deabru zaharrak arrapiztu nahi dituela badirudi. Oposizioko alderdi espaniolistek, naski, euren ezetza eman dute, Txilladegi ETAko eraikitzaile historikoetatik bat zelakoan.
Bainan harrigarri da oraingoan PSE kontra izatea, Udaletxeko Domina emateko, dakidanez behintzat, ados zegoela oharturik, Txilladegiren baitan gizon politikoa baino kultur gizona gehiago kontutan hartzen baitzuten. Askoz harrigarriago EAJ-aren ezetza, zeren alderdi honek, abertzale izanik, euskal kulturaren alde hainbeste egin zuen gizon batek ohorezko toki bat sortu zen Donosti hortan ukan zezan ahalegindu beharko baitzuen.