Joan den hilabetean, Ipar Euskal Herriaren harrera gaitasuna galdezkatzen nuen lurraldearen erakargarritasuna eta gure bizimoldeak kondutan hartuz “Sommes-nous trop nombreux” artikuluan. Enbatako webgunean agertu diren hainbat iruzkinek azpimarratu duten bezala erronka demografiko honek beste galdera batzu azaleratzen ditu. Horien artean euskara eta euskal kulturaren bizitasun maila funtsezkoa ikusten dut galdezkatzea gure mugimenduarentzat.
Hain zuzen ere, Bagiraren inkesta handiak erronka hau azpimarratzen du. Erantzuleentzat, euskara da, bai XXI. mendeko abertzaletasunaren oinarrietako zabalena, bai mugimenduak izan beharko lukeen lehentasunetako lehena, edozein dela ere beraien euskara-maila, inplikazio-sektorea, belaunaldia... Nola egin orduan zifren errealitatea gainditzeko eta euskal herria euskaldunagoa izan dadin? (...)