EUSKARA JENDEA. 1. atala: “Historiaren atarian”
BIDEOA - Historiaurrean gizakiak Europa jendeztatu zuelarik, etorri, sortu edota garatu zen euskara. Noiz eta nola ez dakigu zuzen, baina. Dakigun bakarra da ordutik dagoela kokaturik hemen eta, inguruan, baldin bazuen Hizkuntza edota kultura kiderik, guztiz desagertuta dagoela.
Jatorria edozein delarik ere, euskara Historiaurreko Hizkuntza da, Hizkuntza indoeuroparrak etorri baino lehenagokoa. Harrez geroztik, Haien eragina jaso du eta, desagertzetik urrun, iraun egin du. Beharbada, Koldo Mitxelena hizkuntzalariak azaldu zuenez, Euskararen enigma ez da bere jatorria, baizik nola lortu duen irautea egun arte. (...)