2026ko herri hauteskundeak: Ipar Euskal Herriak ezkerreko abertzaleen hazkundea berretsi du

Martxoaren 22an, igandearekin, herri hauteskundeen bigarren itzulia iragan da Ipar Euskal Herriko 11 herritan. Ezkerreko abertzaleek gidaturiko edo ezkerreko abertzaleak barne zituzten dinamikak guziak bigarren itzulirako sailkatuak ziren.
EHBaik, arduran edo oposizioan izan, talde munizipal berri guziak zoriondu nahi ditu, baita bere militantzia osoa ere, egindako lan handiagatik. (..)

2026ko herriko bozen lehen itzulia: ezkerreko abertzaletasunaren proiektuak Ipar Euskal Herrian aitzinatzen segitzen du

Martxoaren 15ean iragan da 2026ko herriko bozen lehen itzulia. Ipar Euskal Herri osoan, hautesleak bozkalekuetara joan dira gure lurraldearentzat erabakigarria den hitzordu honetan beren ahotsa entzunarazteko.
Lehen itzuli honek azken urteetan ezkerreko abertzaleek egindako aitzinamenduak berresten ditu. EHBaik deia egiten du bigarren itzulia izanen den herrietan masiboki mobilizatzeko. (...)

Herri hauteskundeak: EHBaik Ipar Euskal Herrian bere engaiamendua segitu eta indartzen du

2020ko herriko bozetatik hona, Ipar Euskal Herriko paisaia politikoak aldaketa handiak ezagutu ditu. Herri ainitzetan, ezkerreko abertzaleak barne diren dinamiken eraginez sorturiko taldeek erakutsi dute herriak sinesgarritasunez, hurbiltasunez eta anbizioz kudeatzeko gaitasuna dutela.
Azken urteak ezkerreko abertzaleek lurraldearen eta bere bilakaeraren, etxebizitzaren, trantsizio ekologikoaren eta euskararen biziberritzearen aldeko engaiamendu sendoak markatu ditu. Aitzinamendu horiek guztiek herritarren beharrei erantzuteko tokiko sustraitze sendo baten beharra baieztatu dute. Indartze bide horretan, herrietan gero eta gehiago dira dinamikan parte hartu eta zerrendetan aurkezten diren EHBaiko eta hurbileko kideak. Jarraian zerrenda horien zehaztasunak. (...)

EHBaik Pierre-Edouard Stérin eskuin-muturreko milioidunaren bigarren etxebizitzaren salmenta lotsagarria salatzen du

Urriaren 2an, arratsalde bukaeran, EHBaiko hamar bat kidek bi banderola zabaldu dituzte Pierre-Édouard Stérinen etxean. Horrela, Ipar Euskal Herriko biztanleen bizkarrean eskuin muturreko milioidunaren 10 milioi euroko higiezin espekulazioa salatzeko. Militante abertzaleek zabaldutako banderoletan hurrengoa irakur zitekeen: “Eskuin muturrak Euskal Herrian espekulatzen du” eta “Etxebizitza eskubidea ez dago salgai”. Igorritako mezua argia da: eskuin muturrak eta espekulazioak ez dute lekurik, ez Euskal Herrian ez eta beste inon.
2025eko urriaren 2an EHBaiko kideek Pierre-Edouard Stérinen Donibane Lohizuneko bigarren etxebizitzan ekintza bat egin ondotik, urriaren 3an Stérinek EHBai, Gaby Arestegui eta Hugo-Luc Maillosen kontra salaketa ezarri duela jakin dugu hedabideetara igorri duen agiri baten bidez. (...)

Laborantza herrikoia, gure jendartearen zutabea

EHBaik bere programa politikoaren lehen mintzaldi tematikoa antolatzen du, urtarrilaren 24an, ostiralarekin, 20:00etan Izurako Haize Berri gelan, "Laborantza herrikoia, gure jendartearen zutabea" lemapean. Gisa berean, Peio Dufau EHBaiko diputatuak laborantza lurrak babesteko bere lege proposamena aurkeztuko du.
Terexa Lecumberryk gidatuko duen hitzaldian, Mattin Etcheverry EHBaiko zuzendaritzako kideak eta Peio Dufau EHBaiko diputatuak parte hartuko dute. Mintzaldia urririk da eta deneri irekia. (...)

Eskuin muturrari ezkerreko poriektu politiko batekin aurre egin: Euskal Herrian, posible da !

EHBAI - Joan den astelehenean, ezkerreko fronte herritar bati erantzuteko borondatearekin, eta Fronte Herritar berri baten osatzearen berri jakin bezain laster, EHBaik ere bere borondatea berretsi zuen ipar Euskal Herrian desmartxa historiko horrekin bat egiteko, aterabide bakarra baita Macronen politika ultra liberalaren eta eskuin muturraren igoerari hautestontzietan erantzuteko.
Ezkerraren bateratze horretan parte hartuz, EH Baik, ipar Euskal Herriko lehen indar gisa, bere ardurak osoki asumitzen ditu: hauteskunde legegileak irabaztea Parisen tokiko alternatiba erreal bat bultzatzeko, Euskal Herriko jendarte zibilean sustraitua, justizia sozialaren bultzatzailea, eta eraman beharreko metamorfosi ekologikoan gure ardura zer heinetakoa den kontuan hartzen duena. (...)
.

Burujabetza Euskal Herriarentzat

Igandean, apirilaren 17an, 1200 ezkertiar eta abertzale mobilizatu dira Azkainen“Burujabetza Euskal Herriarentzat” lelopean.
Beste behin erakutsi da hemen herri bat badela, zutik eta bizirik eta bere etorkizuneko erronkei heltzeko gaitasunarekin. (...)

Burujabetza Euskal Herriarentzat

Aurtengo Aberri Eguna heldu da eta EH Baik Azkainen ospatzeko deialdia luzatzen du. Duela bi urte, konfinamendu betean, etxetik ospatu genuen Aberri Eguna; iaz berriz, plazetan kantatuz egin genuen bat Euskal Herria Bateraren ekimenarekin. Covid-19ak eragindako askotariko krisiak egitate bat utzi du beste behin ere agerian: erronka sozial, ekonomiko, klimatiko eta kulturalei aurre egiteko, burujabetza behar du Euskal Herriak.
Bi urteren ondotik, elkartzeko momentua dugu. 12:00etan, manifestaldia izanen dugu, ondotik ekitaldia. 13:30tatik goiti berriz, herri bazkaria, taloak, ostatua eta txarangak. Euskal Herriaren burujabetzaren alde garen guziok indarrak biltzeko eguna izanen da Azkaineko hitzordua. (...)