FDSEA bazter nahasten, Euskal Herriko kondaketa errefusatu ondoan
ELB - 1267 bozekin, bozken %48,6a biltzen du ELBk Euskal Herrian, 2013an baino hobeki. Hauteskunde hauetan aurkezten girenaz geroz, gure emaitza hoberena egin dugu ere departamendu mailan (%24,21).
Hau guziari esker, hain segur Ipar Euskal Herriko lehen sindikata girela aipatzen ahal da. Alderantzizkoaren erraiteko eta bereziki Euskal Herrian gehiengoa duela aintzinatzeko, FDSEAk dio Coordination Rurale sindikatak boz bat ere ez duela egin Euskal Herrian, alta 451 boz egin dituelarik departamendu osoan. (...)