Rene Cassin pastorala : Euskal kulturaren eguna
Pastorala bat Baionan ez da ohikoa eta bat baino gehiago harritu dituzke. Buhaminak eta Tuntuna taldeek pastorala maite dutelakotz dute gomitatu hein batean eta ere, horren ez egitea Baionarentzat huts bat baitzitzaien.
Ez da dudarik Sohütarrak, igande huntan, irailaren 15an, goizetik trenpu haundian etorriko direla, beren obra kar haundienarekin emaiteko, baitakite azken emanaldia duketela zortzi hilabete lan, errepika eta elgarren arteko kurutzamenduen artetik. Publikoarentat ere azken aldia daike, memento historiko eta azkar horren bizitzetzeko. Igande arte.