X.Hilbeltzaren gomita berezia

(H)ilbeltza Baztan

Urtarrilaren 17an, Karrikiri dendan aurtengo (H)ilbeltzaren egitaraua aurkeztu dute (H)ilbeltza ekimeneko Elurre iriarte eta Aitziber Zapiain kideek. Aurkezpenean parte hartu du ere Beñat Iturriotz Bira Produkzioak taldeko kideak. Aurtengo SPOTa ikusi eta gero Iturriotzek hartu du hitza:

Aurtengo hilbeltza, euskal nobela beltzaren astea,  berezia da, 10 urte beteko ditu eta. 10.a izanik, hasieratik 10 zenbakian pentsatzen jarri gara. 10, 10.a, X, Ixiltasuna,… Zein da ixiltasuaren onomatopeia euskaraz? Ixxxxxxx? “A” hizkia ispilu batean modu zehatz batean jarrita, X batean bihurtzen da, beraz ondorio batera iritsi gara: Klabea ispiluak dira. Ispiluak eta X.

Horregatik jo dugu Orson Wellesek 1947an zuzenduriko “Shanghaiko Anderea” filmera. Filmaren amaiera ispilu gela batean gertatzen da, non Rita Hayworth-ek zelatari bat duen tiroka, ispilu artean. Beraz hori hartu dugu abiapuntutzat.

Kontua da, bideoak bere bidea egin duela eta, gure ustez, ezkutuko mezu bat ematen saiatu zaigula. Izan ere, bideoan abesti bat erabili dugu, espazio beltz ilun horretako giroarekin bat datorrena. Twin Peaks-en jarraitzaileak zaretenok, alegia, beltza eta krimena gustoko duzutenok, konturatuko zineten serieko musikarekin duen antzekotasunaz. Serie horretan bazegoen “Logia Beltza” izeneko leku bat, baita “Audrey” izeneko pertsonai bat ere. Orduan, zer esaten ari zaigu bideoa, espazio beltz hau Logia Beltza dela? Hilbeltza, nobela beltzaren ezkutuko logia dela? Auskalo.

Dakigun bakarra da aurtengo bideorako bi aktore izan ditugula, Idoia Torregarai eta Audrey Lara. “Audrey” Twin Peaks-eko pertsonai bat zen, eta bideoan entzuten den abestiak “Audrey´s Dance” izena du. Hor ezkutuko konexio bat dago. Zein da? Ez dakigu. Misterio hori, gauza guztiak bezala, hilbeltzan argituko da.

SARRERA:

2024.ean hamargarren urtea ospatuko dugu: bertan izango ditugu hamar ekitaldi (bertze urteekin konparatuz, bat gehiago, ortzegunekoa) eta 11 momentu goxo. Aurten ere, negu gorrian antolatzen dugun aste beltza, kolore bizikoa heldu zaigu: klasiko urdinak, mahai inguru moreak, jolas marroiak eta itzuli berdeak, gustu guztietarako aukera. Eta urtea joan eta urtea etorri egin dugun bezala, oraingoan ere, ilbeltzaren 22tik 28ra ospatuko dugun (H)ilbeltzan, hotzari aitzin eginen diogu Euskal Herriko xoko guztietako jendearekin elkartuz, Baztango bazterrak belztuz eta berotuz. Ekitaldiekin hasi aitzin, aipatu nahi dugu Doinuele ekimena. Joan den astean egin genuen prentsaurrekoan, urtean barna EHan eginen diren euskara hutsezko plazen sarearen berri eman genuen. Baztan izanen da lehendabizikoa eta gero etorriko dira Azkoitia, Zarautz, Ziburu, hernani, Sara, Galdakao eta Lazkao. Sare ederra arrantzarako eta gure literaturan galtzeko. (H)ilbeltzari dagokionez, hauek izanen dira egunez egun izanen ditugun ekitaldiak:

EGITARAUA 2024

22, astelehena:
Idazleekin solasean, VI. (H)ilbeltza bekaren irabazlea: Beñat Irastorza Ugalde Altxa, hildakoak Fred Vargasen eleberriaren itzulpenaren inguruko solasaldia.
19:30ean Arizkungo Medikuaren etxean.

24, asteazkena:
Eusebio Erkiaga: Arranegitik bertze auzo batzuetara Miren Agur Meaberen solasaldia.
19:00etan Anizko Mendiarte elkartean.

25, ortzeguna:
Jon Alonsoren Carvalho Euskadin liburuaren aurkezpena.
Elkarrizketatzailea : Irati Jimenez.
19:00etan Berroetako Gure ametsa elkartean.

26, ortziralea:
Mirande, film bat egiteko zirriborroa dokumentala Josu Martinez zuzendariarekin.
19:30ean Iruritako Gizarte Bilgunean.

27, larunbata:
Mahai-ingurua: Sorgin-ehiza Euskal Herrian
Amaia Nausia Pimoulier, Asisko eta Juainas Paul Arzak hizlari.
Moderatzailea: Ane Eslava.
11:00etan Arizkunenea kultur etxean, Elizondon.

BAZKARIA 14:00etan Erratzuko Elkartean.
(txartelak eskatu [email protected] helbidean)

17:00etan liburu aurkezpenak.
-Ernesto Prat: Mendeku eskubidea.
-Mikel Begoña: Hiru etxe Santa Monikan.
-Xabier Lasa: Ura ez baita beti gardena.

18:30ean, Ebaltz, Susmagarrien gaua Erratzun barna.

28, igandea:
Erraiak etsai itzuli beltza Beartzunen.
10:30ean, Elizondoko plazan.

BERTSO SAIOA: Izu-gar-irrizkoa.
Gai jartzailea: Amaia Agirre. Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Saioa Alkaiza.
19:00etan Arizkunenea kultur etxean, Elizondon.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).