Tartaro
Drapchi 14
Uztailarekin hasten dira telebista kateetan udako programak deitzen dituzten emankizunak eta berhedapenak. Ez da berri berezia erraitea telebistan pasatzen diren emankizun gehienak ez direla balore handikoak, udan pasatzen direnen berezitasun bakarra da usu usaian baino desesperagarriagoak direla oraindik.
Badakit ez direla usaian jendeak izendatzen kronika honetan bainan hor ere menturatzen naiz ez baita irrisku berizirik eta erabaki baitut balio zuela bi jende izendatzea : Cyril Payen kazetaria eta Ngawang Sangdrol tibetar emaztea