Tartaro
Ez besteak baino zozoago…
Urteetan kazetaritza lanean arituz, besteei gertatuak kontatzeko ohitura izan dut, baina ez ene iritzia ematekoa. Eta hori zaila zait. Badakit ez naizela bakarra: usuenean hedabideetako kronikari edo solasetako parte hartzaileak, gizonak izan ohi dira. Gauza bera postu eta toki publikoetan hitza hartzen dutenetan. Badakit elkarteetako antolatzaileentzat zaila dela lehen lerroan egoteko prest diren emazteak atzematea.
Emazteak lehen lerrora agertzen ez bagara, usaian erraten dena, bizitzaren eta gizarte honen antolaketaren ondorioa izan ohi dela, familiako antolaketan emazteek etxeko ardurak eta zaintzak izan ohi ditugulako eta gizartea ez dugulako antolatua familiako lanak partekatzeko. Baina arazoa hori baino urrunago doala uste dut, urteen poderioz ikasi dudanaz.