Larrun ez hunki!
64 departamenduak eta EPSA-k abiatu dute Larrun berantolatzeko «La Rhune 2020» proeiktua. Berriki sortua den ‘’Larrun ez hunki!’’ kolektiboak, Sara, Azkain, Bera eta Urruñako herrietarik abiatu den kolektibo hunek, bertze herrietako herritarrak ere biltzen ditu. Larrun zaintzeko altsatuak diren herritar eta elkarteen mugimendua da "Larrun ez hunki!" Larrun, mendi bat dela eta ez ustiatu behar den produktu bat oroitarazten duena.
Mendia jada sobera eraldatua eta gehiegi erabilia izan dela pentsatzen baduzu, hots mendia zaindu nahi baduzu... zato buruhilaren 19an Sarako Lurberri gelara arratseko 7tan "Larrun ez hunki"k eginen duen biltzar publikora. (...)