Mundua lanjerostu

Egun ez naiz klimaren aldaketaz ari, baina populu eta herrialdeen arteko harremanen gaizkitzeaz. Azken urteotan mundua lazgarri gogortu zaigu. Berlin-eko harresia hautsi zenean eta laster Sobietar Batasuna desegin, batzuek erran zuten historia bukatu zela, beraz iraunkorki bakean sartzen ginela. Kapitalismoak ez zuen gehiago etsai gogorrik: Txina oraiko mailatik urrun zegoen, sartaldeko alderdi komunistak ahulduak, etsenplu eta laguntzarik gabe umezurtz.

Ondorioz kapitalistek ez zuten gehiago trabarik ikusten beren ezin asean. Mundializazioa lagun, neoliberalismoa denetan inposatu zuten. Txina ere, garapenaren azkartzeko, kapitalismoan sartu zen alderdi komunistaren agintepean. Gaur mundu osoa kapital handiaren aztaparretan dago, konkurrentzia sutsuak errea. Alta ber denboran bake bidetik urrundu gara, gerla hotzera itzuli, eta gerla beroaren arriskua sekula baino handiago dugu. Mundu zabala gaur urratzen duten gerla ugarien artean, denetarik itsusiena, ahalkegarriena, Palestinakoa da. Baina handiena, hirugarren mundu gerla pitz dezakeena, Ukrainakoa dugu, bi mila kilometro laburretan. Poutine sartua da kurutzada bitxi batean Sartaldearen aitzi, Errusia beti komunista balitz bezala, eta ideia horretako sostengurik badu euskaldunen artean ere, nahiz minorian dauden, aitortzen dutenak bederen.

Atzar gaiten lagunak, gaurko Errusia, Estatu Batuen parean, beste potentzia inperialista bat da nuklearrari esker, kapitalistenetarik gainera bere oligarka erraldoiekin. Ordulariak ez arren utz 1960 urteetan. Egia da Poutinek Sobietar Batasunari dolu egiten diola, haren desegitea deitoratuz, eta zinez ulergarri da. Baina mundua biribil da, pilota bezala, ez doa beti nahi genukeen aldera. Lehengo Errusia nekez arrapiztuko da, haatik lur eskasik ba ote du, 27 aldiz Frantziaren eremua betetzen duelarik?

Errusiak beste biderik har zezakeen, adibidez Europa Batuarekin elkarlanean hasiz, eta bi milagarren urte inguruan bazirudien horretara zoala. Baina Errusia umiliatua izan omen zen. Nork umiliatua? Obamak agian, erranez eskualdeko potentzia bat zela, hots ez gehiago mundu zabalekoa, Estatu Batuen eta Txinaren heinekoa. Gezurra ote? Haatik egia mingarriak min egiten du prefosta. Halere berriki Errusiaren eta Europaren arteko elkarlan entsegua errepikatzekotan gertatu da gasarekin Alemaniaren bitartez, baina gerlak bidea moztu digu. Haatik gauza txarrak ere ez dira betiko, beraz agian egun batez onera itzuliko dira, zeren geografiak manatzen digu gaur historiak hausten diguna: auzolana. Anartean gasa Estatu Batuei erosi behar dugu, armak ere bai.

Demografia oso txarra du Errusiak, halaber Ukrainak, eta biak odolusten ari dira gerla itsuan. Edonoiz bukatu behar luke, baina nola? Trumpek bi etsaien baketzea hitzematen du, baina lorturen ote du? Laster ikusiko. Haatik berak ere gerla bideak baditu, eta ez txikiak, batetik Iran-ekin, bestetik Txina-rekin.

Iran arma nuklearraren erdiesteko bezperan dugu, eta hori parte bederen Trumpi esker, aitzineko presidenteak eginiko hitzarmena hautsi baitzuen lehen agintaldian. Orain orduko hutsa ez al du huts handiago batez estali nahiko? Agian ez, baina kasu… Haatik Amerikak Txina du bere ustez etsai nagusia. Bi oilar munduko hongarri meta gainean: bat sobera? Alta elkar elikatzen dute. Baina zer diren ezin asea eta urgulua, su handia hortik ere pitz daiteke.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 thoughts on “Mundua lanjerostu

  1. “Errusia beti komunista balitz bezala” diozu, baina afera ez da hori. Duela hiru urte inbasioa hasi baino bi egun lehenago, Putinek Lenin gaitzetsi zuen, 1917an Ukrainari independentzia eman baitzion. Hori entzun nuelarik gogora etorri zitzaidan Negu Gorriak taldearen kantua: “Lenin, aizak, hire izena ukatu ditek, hire lana mespretxatu ere”. Aldiz Stalin goresten du, errusiar inperioa zena berriz zabaldu zuelako. Afera da inperialismoa, hots inperioa handitzeko estrategiak. Zergatik Errusia Ozeano Pazifikoraino hedatzen da? Moskobiarrek Siberiako herriak kolonizatu zituzten, inglesek Amerikako lehen herriak kolonizatu zituztena bezala.
    Eta afera ez da ere umiliazioa: Errusiako buruzagia mafialari lapurra baldin bada, bere herriari ezin dio deus onik eman, eta herriak pairatzen duen pobrezia justifikatzeko aitzakia kanpoan bilatu behar du, horregatik ere sartu da gerran, ez Donbass babesteko (Donbasseko 2014ko lehen buruzagi matxinoak erahil zituen, hasteko), baizik eta Mendebaldea ahultzeko, eta bereziki Europar Batasuna ahultzeko. Hori da jokoan dena.

  2. Trump berriz Exte Zurira itzulita, lanrerosago dira AEB ak presidente berriaren ametsa Kanada eta Groenlandia bereganatzea baita. Ailezate Nazioarteko Erakundeak baita demokrata eta errepublikar zenbaitek ere erokeria hau gelarazi.
    Errusiak ulertu beharko luke ezin dela denbora gehiago Munduko eremu kolonialetarik zabalena izan; Inglesek Espainiolek Frantsesek eurena galdu duten bezala, aspalditik menperatzen dituzten herrien berjabetasuna onartu beharko du Errusiak. Otoman eta Austriar inperioak ere hurbilago ditugun adibideak dira. Baina Putin eta horren lagunak Kremlinen izaten direno zoritxarrez ez da gertatuko. Azken mende honetan arazorik zailena Israel- Palestinaren arteko arazoa da, herri bi nazio arazo elkarren kontra ari direlako: Europan sortutako Sionismoa edo judutar abertzaletasuna eta horren kontrako arabiar palestinar abertzaletasuna. Lehengoa historiko, kulturala eta mitikoa; bigarrena errealagoa eta kulturari baino lurrari atxikiagoa. Estatu bietako soluzioak mende baten buruan emaitzik ez ukan arren, “aditu” batzuek oraindik proposatzen dute. Beste batzuek Israel desegitea nahi lukete eta judutarrek berriz Europara edo AEB etara joaitea nahi lukete. Baina jakin badakite judutarrek sionista izan ala ez nola pagatu zuten bi mendetan estaturik gabe izatea. Liskar honetan orain datorren okerrena da alde bietako erlijiosoen arteko liskar bat bihurtzea , Eskuin aldeko israeldarrek Erezt Israel zabala egin nahi izatea, eta Trumpek bere Ribiera berria Gazan egin nahi izatea, bertakoak ohilduz.

Comments are closed.