Metamorfosi ekologikoa: Bizi! eta Bihar-ek Ipar Euskal Herriko hautetsiendako formakuntza saioak plantan eman dituzte

PrintFriendly and PDF
2020ko martxoaren 5ean, Ituna 2020-2026 izenpetzearen gaualdia

2020ko martxoaren 5ean, Ituna 2020-2026 izenpetzearen gaualdia


Ipar Euskal Herriko 880 hautetsik sinatu dute Bizik proposaturiko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna joan diren Herriko Etxe eta Elkargo mailako hauteskundeetan. Hautetsi boluntaristak beren agintaldian laguntzeko eta beren hainbat galderei erantzuteko, Bizik formakuntza ziklo bat abiaraztea erabaki du, eta horretarako adituek, lekuko handiek eta baita Ipar Euskal Herrian engaiatuak diren eragileek ere parte hartuko dute. Hasieran formakuntza zikloa 2020ko aitzin ikusia zen, baina Covid-a dela eta gibelatua izan da, lehen formakuntza saioak 2022ko irailean izanen direlarik
.

teaser_formations-2022V3-page-001-768x1086

Gai ekologikoak herritarren lehentasunezko kezken artean dira. Altxatu behar diren desafioen hedadura historikoaren aitzinean, gero eta ahots gehiago, jendarte zibiletik edo zientzialarietarik, altxatzen dira hautetsiei galdatzeko erronka ekologikoei buruz forma daitezen. IPCCko adituen txostenek identifikaturiko urgentziaren aitzinean, erabakiak hartzen dituztenen formakuntzak ezinbesteko baldintza dirudi ekintza eraginkorra ukaiteko eta biztanleriaren nahiei erantzuteko. Klimaren Aldeko Herritarren Itunarentzat zozketatuak izan diren150 frantsesek berek formakuntza hori lortu zuten eta azkenean neurri ekologiko handinahiak adostu zituzten.

Metamorfosi Ekologikoaren Ituna Ipar Euskal Herria lurralde erresiliente bilakatzeko asmo handiko proiektu bat da eta politika publiko bereziki boluntaristak eskatzen ditu. Erronken araberako Herriko Etxeetako eta Elkargoko neurriek horien aitzina eramateko behar adina tresnatuak diren hautetsiak behar dituzte. Horregatik Bizi! elkarlanean ari da Bihar -Trantsizio Ekologiko, Ekonomiko eta Sozialerako Institutua- den formakuntza-erakundearekin eta baita ere CEDIS hautetsien formakuntza zentroarekin ere, formakuntza-eskaintza onena bermatzeko, Ipar Euskal Herriko lurralde problematikari egokitua. Programa hau egun bakarreko saioetan deklinatzen da Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan, eta bakoitzak Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren 7 ataletako bat jorratuko du.

Lehen formakuntza biologikoa eta tokikoa den elikadura bati buruzko metamorfosirako ekintzetaz arizanen da eta irailaren 21ean, asteazkenez, Baionan iraganen da.

Zergatik formakuntza hau?

Ipar Euskal Herria aspalditik ari da laborantza herrikoi eta jasangarriaren garatzen eta ere baserri eta laborantza ondarea zaintzen, tokiko garapen kontzertatuaren esparruan. Euskal Hirigune Elkargoak Elikaduraren Lurralde Proiektua martxan ezarri du eta “Laborantza eta Elikaduraren Erakunde Publikoa” sortzeko lanetan ari da.

Lehen formakuntza honetara Gilles Pérole gomitatua da, lekuko handia, Mouans Sartoux-ko auzapez-ordea.   Egun horren karietara, alternatiben aldeko lurraldeko eragileekin (Euskal Herriko Laborantza Ganbara, BLE eta SCIC EOLE-ekin) solasaldia ere segurtatuko da.

Finantzaketa-eskemak

Hautetsien formakuntza finantzatzeko bi mekanismo badira. Informazio gehiagorentzat:

https://cedis-formation.org/le-droit-a-la-formation-des-elu-es-locaux

Izen emateak:

Izen-ematea internetez egiten da, ikastaro bakoitzarentzat izena emateko orri batekin. Formakuntza ezberdinentzat izen-ematea jadanik sarean da:

Laborantza eta elikadura:
https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-une-agriculture-et-une-alimentation-bio-locale/Economie locale et eusko:
https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-une-economie-locale-par-le-developpement-de-leusko/
Energia berriztagarriak:
https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-un-territoire-100-energies-renouvelables/
Hondarkinen murriztea:
https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-une-reduction-des-dechets-et-une-economie-circulaire/
Eraikinak:
https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-la-maitrise-de-lenergie-dans-les-batiments/
Mugikortasunak:
https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-toutes-les-mobilites-alternatives-a-la-voiture-solo-au-pays-basque/
Klima plana:
https://cedis-formation.org/blog/formation/lancer-le-plan-daction-du-plan-climat/

Formakuntzei buruz xehetasun gehiago:

Informazio gehiago nahi izanez gero, sar harremanetan Bihar Institutuarekin 07 61 86 72 27 zenbakian edo [email protected] helbidean

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez [email protected] helbidean.

Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna:

Pacte-Ituna2020-DEF-FREUS-page-002-768x1086

Utz iruzkin bat

Zuen emaila ez da sekulan argitaratua izanen, ez eta ere komunikatua. Betetzea baitezpadakoak diren guneak * batekin markatuak dira.

Connect with Facebook

*
*

Ondoko HTML elementuak erabil ditzakezue <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak