Mendira joan burujabetza prozesua atzeratzeko?

Mendirat

Ostirala honetan, ekainaren 2an, arratseko 19:00etan, Baionan, 20 Cordeliers Karrikan, “Zer nolako prozesu soberanista Euskal Herrian?” hitzaldian, Xabi Anza, MRA Fundazioaren Lehendakariak eta Jose Elorrietak, 1988tik 2008a arte ELA Sindikatuaren Idazkari izanak,  ELA Sindikatuak Euskal Herrian prozesu soberanistari buruz duen ikusmoldearen ezagutzeko parada emanen digute.  Heldu den ostiraleko hitzaldiaren aintzin jasta lagungarri bezain argigarri gisa burujabetzaren aldeko dinamika orokorrean ELAren jarrera zehazten duen Unai Oñederrak MRA Fundazioaren zuzendariak egin artikulu labur eta interesante bat jarraian uzten dizuegu.

Mendira joan burujabetza prozesua atzeratzeko? (Unai Oñederra)

Interesez irakurri dut Xabier Letonak Mario Zubiagari egin dion elkarrizketa Argian. Hiru ohartxo egin nahi nituzke:

  1. Zubiagak dio burujabetza sozialerako indar metaketa eta Gure Esku Dagoren (GED) egungo dinamika ez direla kontrajarriak. Esango nuke halaxe ikusten duela ELAk ere, azken Aberri eguneko agiria irakurtzea edo ELAko militanteek GEDen galdeketetan izaten ari diren parte hartze aktiboa ikustea.
  2. Dio Lizarra eliteen prozesua izan zela. GED ez dela eliteen prozesua, mugimenduan inplikatzen diren herritarrak joango direla norabidea zehazten. Ederki. Baina iruditzen zait garrantzitsua dela, ere, burujabetza prozesua, gehiago itxaron gabe, abian jarri nahi duten eragileek estrategia, epe eta eta helmuga, zein tarteko helmuga batzuk, adostea aurrera egin dezagun. Ez daitezen beste hamar urte pasa, autogobernu lan taldeetan, geldirik, zenbaitzuk ez dutelako prozesua abiatu nahi, oraingoz.
    Ildo horretan ulertu behar da Elorrietaren, zein ELAren, proposamena. Adostu dezagun bide bat abiatzeko prest gaudenak, martxan jartzeko.
  3. Horregatik harritu egin nau elkarrizketa amaierak: Zubiagak kezka azaltzen du ELA ez ote den mendira joango, bere autonomian eroso, neoliberalekin ezer ez adosteko aitzakiarekin, prozesua bost-hamar urte atzeratzeko. Hain justu, ELAk egiten duen proposamena kontrako zentzuan doanean. Hau da, prozesua abiatzeko, geldirik egon nahi dutenen zain egon gabe, jar gaitezen martxan, baina ez mendira joateko, burujabetza eskuratzeko baizik.

hitzaldia

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).