Luhusoko auzia:Errugabetzea, Euskal Herrian behin betiko orrialde berri bat irekitzeko!


BAKEBIDEA

Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry, Parisko auzitegi korrekzionalera deituak dira 2024ko apirilaren 2 eta 3an. Errugabetze argi eta sinplea eskatzen dugu. Euskal Herriak denbora luzeegian ezagutu duen konfrontazio armatu baten ondorioak elkarrekin konpontzeko seinale bezala, eta bere Historiaren orri berri bat irekitzeko borondate bateratu bat bezala ulertuko litzateke.

LUHUSOKO EPAIKETA

Errugabetzea, Euskal Herrian behin betiko orrialde berri bat irekitzeko!

Manifestua irakurri

Bakegileak sustengatu petizio hau izenpetuz!
https://www.bakebidea.com/?page_id=7415&lang=eu


Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry, Parisko auzitegi korrekzionalera deituak dira 2024ko apirilaren 2 eta 3an, «armak, munizioak eta lehergaiak erabili, eraman eta atxikitzeagatik, ETA erakunde terroristarekin harremanetan ».

Leporatuak zaizkien gertakariak 2016ko abenduaren 16koak dira eta alta « bake artisau » gisa izendatuak izan dira.

Egun hartan, beste pertsona batzuekin batera, horietan Michel Tubiana Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidentea ; Michel Berhocoirigoin, Confédération Paysanne sindikatuko idazkari nagusi ohia eta Euskal Herriko laborantza ganbera alternatiboko presidentea ; Michel Bergouignan, Irulegi arnogintza kooperatibako zuzendari ohia ; hiruak gaur egun zenduak ; Béatrice-ek eta Txetx-ek, ETA erakundearen armategitik zetozen hamar bat arma eta lehergailu kutxa indargabetzeko opaerazioan parte hartu zuten Luhusoko herrian.

Bake artisauak

Atxilotuak eta atxiloaldian atxikiak izan ziren ekintza hau euskal gizartearen eta sentsibilitate politiko orotako ordezkaritza politikoaren gehiengoak txalotu eta sustengatu zuen Cette action, qui leur valut d’être arrêtés et placés en garde-à-vue antiterroriste fut applaudie et soutenue par la majorité de la société basque et de ses représentants de toutes sensibilités politiques.

Honela, Euskal Herriko eta kanpoko jendarte zibileko pertsonalitate horiek, beren engaiamendu ez-bortitzagatik ezagunak zirenak, ETAk 5 urte lehenago hartu zuen borroka armatua behin betiko uzteko erabakia laguntzeko eskatu zuten, Parisen eta Madrilen iniziatiba eskasari erantzunez. Bi estatuek errepresioaren bidean segitzen zuten, sakabanaketa eta salbuespen politikak aplikatuz euskal presoen kontra, eta armategia modu ordenatu eta segurrean deuseztatzea eragotziz ETA erakundeari.

Luhusoko ekimenak armategiaren desegitea abiatzea zuen helburu, autoritateek azken 5 urteetan erakutsi zuten inertziari bukaera emateko. Beste ehundaka Bake artisauk hartu zuten erreleboa 2017ko apirilaren 8an. 20 000 pertsona bildu ziren Baionan armagabetze egunarentzat, zeinetan, erakundeak euskal gizartearen esku utzi ondoan ardura hori, ETAren armategia neutralizatu zen.

Lehen aldiz, euskal presoen gaiaren inguruan lan espazio ofizial bat sortu zen Frantziako gobernuaren eta Bake artisauen artean, esperantza sortu zuena eta espetxeratze baldintzen inguruan lehen urratsak ahalbidetu zituena.

2018ko maiatzaren 3an, ETA erakundeak bere desegitearen berri eman zuen ofizialki.

Aitzinera begira

Denen iduriz, Luhusok 5 urteko immobilismo arriskutsuari bukera eman dio, denbora Denborari bultzada bat eman dio eta Euskal Herriarentzat perspektiba berriak eraikitzeko aitzindari izan da. Asko gelditzen da egiteko bake oso eta iraunkor batentzat, errebantxarako asmorik gabe, izan biktima guztiei zor zaien ezagupenean, oraindik preso diren pertsona guztietan, iheslarietan edo memoriari zor diogunean.

Horregatik, guk, izenpetzaileok, ezin dugu ulertu Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry epaitegi baten aitzinera igortzea, Euskal Herrian bake gehiagorako eta berriz adiskidetzeko gelditzen den bidearen kontrako zentzuan bait doa.

Errugabetze argi eta sinplea eskatzen dugu. Euskal Herriak denbora luzeegian ezagutu duen konfrontazio armatu baten ondorioak elkarrekin konpontzeko seinale bezala, eta bere Historiaren orri berri bat irekitzeko borondate bateratu bat bezala ulertuko litzateke.

Lehen izenpetzaileak

Aieteko nazioarteko deklarazioaz geroztik engaiatutako pertsonalitateak

Berthie Ahern Irlandako lehen ministro ohia, Aieteko eta Arnagako Nazioarteko Adierazpenen sinatzailea
Gerry Adams Sinn Feineko presidente ohia eta Aieteko eta Arnagako Nazioarteko Adierazpenen sinatzailea
Michel Camdessus NDF Nazioarteko Diru Funtsen zuzendari ohia eta Frantziako Bankuko gobernadore ohia. Arnagako Nazioarteko adierazpenaren sinatzailea
Cuauhtemoc Cardenas Solorzano Mexikoko Barruti Federaleko Gobernu burua eta Arnagako Nazioarteko Adierazpenaren sinatzailea
Ronnie Kasrils Hegoafrikako Defentsa eta Inteligentzia ministro ohia eta Nazioarteko Egiaztapen Batzordeko kidea
Brian Currin Hegoafrikako abokatua eta ICGko kide ohia
Harold Good Irlandes artzaina, nazioarteko ikuskatzailea armagabetze egunean

Bakegintzan engaiatuak diren fundazio eta ONGak

Véronique Dudouet Gatazken konponbidean aditua
Jonathan Cohen Concilation Resources-eko zuzendaria
Teresa Dumasy Gatazken konponbidean aditua, Conciliation Resources-eko ikerketa, aholkularitza eta politika arloko zuzendaria
Patrick Baudouin Frantziako Giza Eskubideen Ligako lehendakarikidea
Marie-Christine Vergiat Giza eskubideen ligako presidente ordezkoa
Henri Leclerc Giza eskubideen ligako ohorezko presidentea
Anaiz Funosas Bake Bideako lehendakarikidea
Jean Daniel Elichiry Bake Bideako lehendakarikidea eta Bakegileen bozeramailea
Anne-Marie Michaud CDDHPB-ko lehendakaria

Ministro ohiak

Corinne Lepage Ministro ohia, eurodiputatu ohia, abokatua
Alain Lamassoure Ministro ohia, eurodiputatu ohia
Christiane Taubira Justizia ministro ohia (2012-2016) – Parlamentuko ohorezko kidea
Emmanuelle Cosse Lurralde kontseilaria, etxebizitzaren ministro ohia
Cécile Duflot Lurraldeen berdintasunaren eta etxebizitzaren ministro ohia, Oxfameko zuzendari orokorra
Matthias Fekl Barne ministro ohia ETA erakundearen armagabetze egunean
Delphine Batho Ekologia ministro ohia, Deux-Sèvres-eko diputatua

Parlamentari eta ordezkari politikoak

Olivier Faure Alderdi Sozialistako lehen idazkaria , Seine et Marne-eko diputatua
Raphaël Glucksmann Place Publique-eko eurodiputatua
Marie Toussaint Eurodiputatu ekologista, jurista, Notre affaire à tous-en sortzailea
André Chassaigne Alderdi komunistako diputatua, GDR parlamentuko taldeko lehendakaria
François Ruffin Somme-eko diputatua (FI)
Clémentine Autain Seine-Saint-Denis-ko diputatua (FI)
Philippe Poutou NPA alderdiko hautetsia Bordeleko herriko kontseiluan, lehendakari hauteskundeetarako hautagai ohia
José Bové Confédération Paysanne eta Via Campesinako bozeramaile ohia, eurodiputatu ohia

Antolakundeak

Benoit Teste FSU-ko Idazkari orokorra
Murielle Guilbert Solidaires-eko ko-idazkaria
Laurence Marandola Confédération Paysanne-eko bozeramailea

Jendarte zibileko pertsonalitateak

Jean Marie Burguburu Abokatua Pariseko kolegioan, dekano ohia
Philippe Texier Epaile ohia
Serge Portelli Abokatua, epaile ohia
Jean-Pierre Mignard Abokatua
Marie Darrieussecq Idazlea
Florence Delay Frantses akademiakoa, idazlea
François Dufour Confédération Paysanne-eko bozeramaile ohia eta Basse-Normadie lurraldeko lehendakari orde ohia
Annick Coupé Solidaires-eko bozeramaile ohia eta ATTAC-eko idazkari nagusia
Edgar Morin Filosofoa
Susan George Idazlea
Sorj Chalandon Idazlea
Thomas Bidegain Zinema gidoilaria eta errealizadorea
Hervé Di Rosa Artista, margolaria
Marie France Etchegoin Idazlea eta kazetaria
Edwy Plenel Kazetaria
Jon Palais Alternatiba eta ANV-COP21-eko sortzaileetarikoa

Jendarte zibileko pertsonalitateak

Frédérique Espagnac Pirinio Atlantikoetako (PS) senataria
Denise Saint-Pé Pirinio Atlantikoetako senataria (Modem)
Max Brisson Pirinio Atlantikoetako senataria (LR)
Vincent Bru Pirinio Atlantikoetako 6. hautesbarrutiko gehiengoko diputatua
Florence Lasserre Pirinio Atlantikoetako 5. hautesbarrutiko diputatua (Modem)
Inaki Echaniz Pireneo Atlantikoko diputatua (PS) eta Frantzia-Espaina talde parlamentarioko lehendakari ordea
Alain Rousset Akitania Berria lurraldeko Lehendakaria (PS)
Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluko Lehendakaria (Modem)
Jean-René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakaria eta Baionako auzapeza (Renaissance)
Daniel Olçomendy Auzapezen Biltzarreko Lehendakaria, Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakari ordea, Izura-Asmeko auzapeza (EHBAI)
Renée Carrique Euskal Hirigune Elkargoko lehen lehendakari ordea eta Idauze Mendiko auzapeza
Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza (PS) eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari ordea
Maider Arosteguy Biarritzeko auzapea (LR) eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari ordea
Alain Iriart Hiriburuko auzapeza (EHBai), Euskal Hirigune Elkargoko Errobi Aturri poloko arduraduna
Peio Etxeleku EAJ-ko Ipar Buru Batzarreko Presidentea, Euskal Hirigune elkargoan Errobi Lurraldeko Arduraduna
Sophie Bussière EELV-ekologisten bozeramailea
Emilie Dutoya Akitania Berria eskualdeko kontseilaria – Ziburuko axuanta

Jendarte zibileko antolakunde eta pertsonalitateak

André Garreta Ipar Euskal Herriko merkataritza eta industria ganberako lehendakaria
Paxkal Indo Euskal Herriko Garapen kontseiluko lehendakaria
Martine Bouchet Euskal Herriko Garapen kontseiluko lehendakari ordea, idazlea
Argitxu Dufau LABeko idazkari orokorra
Barth Mottay FSU
Mercedes Graciet CFDT Pays Basque sindikatuko idazkari orokorra
Gabi Mouesca Emmaüs Baudonne etxaldearen sortzailea eta zuzendaria
Maryse Cachenaut Laboraria
Xebax Christy Aldako lehendakarikidea – alokatzaileen elkartea
Marie Cosnay Idazlea
Mehdi Ouraoui Idazlea
Jurgi Ekiza Kantaria
Batiste Ducassou Pilotari

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako foru Erkidegoko ordezkari politiko eta antolakunde eta jendarte zibileko pertsonalitateak

Carlos Garaikoetxea Urriza Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakari ohia 1980-1985
Juan José Ibarretxe Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakari ohia 1999-2009
Ainhoa Aznarez Igarza Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuko lehendakari ohia 2015-2019 (Podemos)
Andoni Ortuzar  Euskadi Buru Batzarreko presidentea
Joseba Egibar Artola

EAJko bozeramailea Legebiltzarrean

Blanca Regulez Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuko EAJren legebiltzarkidea
Arnaldo Otegi Mondragon EH Bilduko Koordinatzaile Orokorra
Laura Aznal Sagasti EH Bilduko bozeramailea Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuan
Isabel Aranburu Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuko legebiltzarkidea (Geroa Bai)
Rufi Etxeberria Arbelaiz Sortuko kidea
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia
Garbine Aranburu LABeko koordinatzaile orokorra
Nagore Iturrioz STEILASeko bozeramailea
Unzalu Salterain Etxalderen koordinatzaile arduraduna
Joseba Azkarraga Rodero Sareko bozeramalea, Eusko Jaularitzako Justizia, lan eta gizarte asegurantza sailburua  (2001-2009)
Gorka Garcia Etxerateko bozeramailea
Agus Hernan Giza eskubideen aldeko aktibista
Paul Rios Bakearen aldeko aktibista
Fernando Armendariz Gizarte eta giza eskubideen aldeko aktibista
Jule Goikoetxea Mentxaka Filosofo politikoa
Elene Lopetegi olea Euskal Herriko Bilgune feministako ordezkaria
Mirentxu Purroy Kazetaria eta zinegilea
Fermin Muguruza Zinemagilea eta musikaria
Maialen Lujambio Bertsolaria
Jon Maia Bertsolaria
Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).