Doinua : Ardiak lerro lerro
Ardiak lerro lerro klik klak 3 argazki
Buru beltz, buru gorriak, sasi ardiak ta guzti.
Mendiak ardi gabe nola litaizken nork daki ?
Sagu ttipiak bezala, jan ardi gasna ausarki !
Xerriak kurrink kurrink ezkur xeka harat hunat
Larru beltz eta arrosa, belarri lodi luzeak
Arraza babestua da, eta izena orobat,
Kintoa AOCari bizi berri luze bat.
Ahateak lumaz luma, lepoa moztu arte
Gibela gizendurik gure interesa haste !
Gaizoek zaharrak bezala gripa ez dute maite…
Aurten ahate izaitea ez da gauza ona bate!
Behiak esnez esne beti errape huste
Heien poker-uzkerrekin belarri min, buruhauste :
Metanoarekin klima beroarazten dute.
Baina burra jatea nork uzten ahal luke ?
Gizakiak gizaki ustez munduko errege
Pentze mantentze, paisaia idekitzea ere.
Gasna, lukinka, aragi, … hainbat gustu ta balore,
Gauza guttixko ginteke animalirik gabe !