Lekarozek bizi behar du: Aroztegia gelditu!

PrintFriendly and PDF

 

Maiatzaren 15ean Elizondoko plazatik 17:30ean abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia berretsi du Aroztak herri egitasmoak, «Aroztegiko golpe urbanistikoa Lekarozko herria suntsitu eta Baztan osoko bizimodua baldintzatuko lukeen proiektu txikitzailea» delako.

ElizondoManifa1

Irmoki mintzatu ziren atzo Lekarozen eman zuten prentsaurrekoan. «Belaunaldiz belaunaldi eta mendez mende bizirik iraun duen hizkuntza, kultura eta bizimodua desagerrarazi nahi dute hondeamakinak, motozerrak eta indar okupatzaileak erabiliz. Espekulazioan adituak diren promotoreek, zein beren mesedetara dauden ordezkari politikoek jakin dezatela, ez dugula etsiko proiektu hau gelditu artio. Ez garela isilik geldituko».

Horiek horrela, «herri hau ez dagoela salgai –aldarrikatu dute–, eta ez gaudela gure asimilazioa bultzatu nahi duen hamaikagarren inposizioa onartzeko prest. Batzuk, arazoari garrantzia kendu nahian, Nafarroako landa eremuan gertatzen ari den gatazka isolatu bat bezala kudeatu nahi izan dute. Baina ez da horrela, gure lurra, bizimodua eta hizkuntzaren kontrako eraso zuzena den heinean, gatazka honek berebiziko garrantzia du, gure bailaratik gaindi, euskaldun guztion kontrako erasoa baita, ez lekaroztar edo baztandarren kontrakoa bakarrik».

ElizondoManifa

«Beraz, erantzunak ere maila berekoa izan behar duela uste dugu –diote–. Belaiak eta oihanak hartu ditugun bezala, maiatzaren 15ean karrikak hartuko ditugu. Horretarako, herritar guztiak deitzen ditugu gurekin batera Aroztegiko proiektua gelditzeko maiatzaren 15ean eginen den manifestazioan parte hartzera».

LekaroAroztegia

Aroztegiko proiektua azaltzen duen bideoa: Aroztegia eta gero zer? plataformak eta Baztango Gazte Asanbladak elkarlanean Aroztegiko proiektua azaltzen duen bideo bat plazaratu dute sare sozialetan. Bideoan Palacio de Arozteguía enpresak Lekarozen luxuzko hotela, 22 hektareako golf zelaia eta 228 etxebizitza turistiko egiteko asmoa dutela adierazten da eta bideoan diotenez, «baztandarrak egitasmo honen kontra daude».

One Comment

  1. Jakes LAFITTE
    Posted 10/05/2021 at 20:39 | Permalink

    Ez buztanik ez bururik eztu Aroztegi proiektu horrek. Jadanik badago Amaiurren luxuzko hotel bat, baina handik pasatzen garan bakoitzean itxita ikusten dugu. Baztango bizimodua eta ohiturak deuseztatzeaz gainera, eraginkortasunik gabe litzateke proiektu hori. Frantziako estatuan esaten den bezala ZAD berri bat egin beharko da Lekarotzen,

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak