Jakes Abeberry-ren hats luzea

Jakes Abeberry (© Polina Jourdain-Kobycheva)
Jakes Abeberry (© Polina Jourdain-Kobycheva)

Enbatak, astearte honetan, azaroaren 29an, Jakes Abeberry bere 92 urteko zuzendaria, galdu du. Aldizkari honen sortzailekidea 1960an, bere arima, egile nagusi eta memoria izan da. Duela guti arte, erredakzio taldearen bizian parte hartzen zuen eta bere hilabeteko Sar Hitza izenpetzen zuen.

Gure taldearentzat eta Euskal Herri osoarentzat sekulako galtzea da. Abertzaletasunaren bide urratzaileak eta Itsasuko Agiriaren idazleetarikoak, lan izigarria uzten du bere gibelean… eta lan horren gaurko bizitasuna eta jarraikitasuna loriaturik neurtzen zituen.

Bere engaiamenduaren iraunkortasunak, bere 20 urteetako sineste sendoekiko leialtasun hautsezinak, eztabaidatzaile ikaragarri baten dohainak dituen politikari gisa zituen ezaugarriek, zorigaitzaren aitzinean oldar berri baten hartzeko gaitasunak, bere suhartasun agorrezinak, hartaz jende eramale bat egiten zuten eta adibide bat gaurko eta biharko abertzaleentzat.

Behin baino gehiagotan, presondegi zigorrak bildu zituen, gibelapenarekin, eta isun handiak ezarri zizkioten Enbatari tonu askatasuna eman nahi izanagatik, poliziaren ekintza kritikatzen zuten artikuluengatik edo gaia publiko bilakatu aitzin, GALeko hiltzaileen eta frantses poliziaren arteko loturak argitaratzeagatik.

Dantza eta kantuaren alorreko eragilea, pilotari emeritua, Biarritzeko auzapezordea 1991tik 2014ra, bere hiriko bizi kulturalaren animatzailea, ekintza ekonomikoan inplikatua, zatiketa joera duen bizitza politikoan iparrorratza bai eta bateratzailea. Ez dugu sekulan lortuko bere aberria den Euskal Herriaren eta nazio eraikuntzaren zerbitzura egin dituen ekintz aniztasunaren zerrenda bukatzea.

30 urtez Biarritz Culture elkarteko presidentea izan da, Biarritzen irudia moldatu duen eta euskal sorkuntzaren sorrera lagundu duen zinezko kultur politikaren sortzailea. Hori guzia, antzerkiaren, musikaren eta bereziki dantzaren alorrean, 1991n sortu den Maitaldia – Le Temps d’Aimer festibalarekin eta 1998an, Biarritzen, Malandain Ballets Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalaren instalazioarekin.

Bere bizitzaren bukaeran, bere bozkariorik handienetako bat izan da, sortu zuen aldizkaria bere bidean segitzen ikustea, abertzaletasunaren mila liliek zabaltzen segitzen dutela ikustea, eta belaunaldi berriak EHBai alderdiaren agintea hartzen ikustea, azken eguna arte alderdiaren lana segitu dituelarik.

«Politikan, lehenik hatsa luze izan behar da», maite zuen errepikatzea. Bere ibilbidea eta bere engaiamenduak horren froga bikainak dira.

Haren ehorzketak abenduaren 5ean izanen dira, astelehenez, 14:30ean, Biarritzeko Sainte-Eugénie elizan. Ekitaldiaren bukaeran omenaldi publikoa egina izanen zaio.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

3 thoughts on “Jakes Abeberry-ren hats luzea

  1. Ene xokotik ez hain urrun, Jakes ezinahantzizkoa, bihotzetik ene agurrak eta eskerrak
    Goxa eta Gora
    Michel Oronos

  2. ENBATA oldaraz lehengo aldiz entzun nuen 1966 ean Okzitaniako Tolosako Maristen EskolakoTerminale klasean nengoela, Historia irakasleak deskolonizatzeari buruzko irakasgaia emanez “Bretainian eta Euskal Herrian zeuden inportantziarik gabeko alderdi autonomistak” aipatu zituelarik. Kanakiako autonomistekin egin zuen konparaketa. Gero Foucault deiturazko ikaskide bat bagenuen, zuberotar jatorrizkoa eta haren aitatxik ENBATA kazeta hartzen zuela esan zigun. Gero irakurtzen hasi nintzen, eta La France des Minorites” liburu mardula irakuri nuen. Orduan hasi nintzen okzitaniera eta euskera ikasten et 1969 tik ENBATA ren irakurle naiz, baita euskal prentsako izparringi abertzale eta aurrerazale askorena ere. Iparraldearentzat Jakes Abeberri eta ENBATA pertsona eta kazeta erreferente izan zaizkit. Beti ongi hartzen ninduen Baionako bulego txikian. Haren desagertzea hutsune bat izanen da iparraldean , baina Euskal Herriaren zeruan eta gelditzen garengan beti presente izanen da

  3. Dans les temps anciens d’Iparalde, quand quelqu’un meurt, nous avertissons les abeilles.

    L’abeille de Jakes

    Le corps de Jakes Abeberry, mon oncle, nôtre famille, son corps s’est éteint
    Après une vie de labeur politique pour la renaissance basque et la paix
    Telle une flamme transmettons son souffle bénie dans nos vies
    Avec poésie, je continue l’esprit de paix de Jaki

    Je fais des prières chrétiennes pour Jakes
    Des prières ointes du Dieu d’Amour pour jakes
    Des prières ointes de Déesse d’Amour pour jakes

    Jakes Mari amalurra maitasuna otoitza
    Jakes Jesus barkatu maitasuna otoitza
    Jakes erle askatasuna maitasuna otoitza

    Hori txori ona
    Hori zoriona
    Oro maitasuna

    Une prière basque et tibétaine du Bouddha
    Pour Jakes et tous les êtres dans la compassion
    Que tu sois le bonheur en plantant les causes du vrai bonheur

    Tibet Buda otoitza
    Om Ha hri hri hung pe
    Om Abeberry hung pe

    Que le Saint Esprit accueille jaki
    Que les abeilles sauvages l’accompagnent
    Ce Jakes gascon en paix au dernier sourire !!

Comments are closed.