Aberri Eguna Uztaritzen
2017 urtea, urte historikoa izanen da Ipar Euskal Herriaren historian. Ipar Euskal Herriaren aitortza politikoaren bidean, Euskal Elkargoaren sorrera, urrats kualitatibo bat izan da. Iparraldeak bere osotasunean, erreferentziazko agertoki politikoa lortu du. Azken 200 urteez geroztik, lehen aldikotz, Ipar Euskal Herria lurralde bezala ezagutua izanen da. Azken urteetan, elkarlanean aritu gira beste erragileekin batera, Ipar Euskal Herriak bere lehen ezagupena lor dezan. Eta lortu dugu. Urrats txikia bada ere, Euskal Elkargoaren lorpenak, Euskal Herri burujabe bat lortzen lagunduko gaitu.
Bukatzen ari den fasea itxi eta ondoko urratsak kolektiboki pentsatzeko unea iritsi zaigu. Herri honen eraikuntzan lanean ibili izan gira beti eta horren bidean segitzeko asmo osoa dugu denek batera. Bada garaia mezu abertzalea berkaleratzeko eta horren helburu izanen da aurten Uztaritzen antolatuko dugun Aberri Eguna. Deialdi zabal bat luzatzen dugu abertzale zein euskal herritar guziei datorren apirilaren 16ean haiek ere Uztaritzen izan daitezen Aberri Eguna ospatzeko. (...)