Iaz bezala, Frantziako Hezkuntza ministeritzak ez du onartu Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan, Kanboko Xalbador kolegioan, Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan 3.ean eskolatuak diren 188 ikasleek, eta Etxepare Lizeoko 3.Profesionalean diren 5 ikasleek Brebetako Zientzietako azterketa euskaraz egin ditzaten. Brebeta osoki euskaraz izatea (frantses azterketa salbu, bistan dena) aspalditik lortu den urratsa da. Baina kolegioen erreforma dela eta, Zientzien azterketa gehitu zen 2017 ekainean lehen aldiz, eta azterketa hori frantsesez egin dezaten nahi du Jean-Michel Blanquer ministroak.
Ez, Euskara ez da etxerako mugatua den hizkuntza bat. Bai gaur egun onartua da irakaskuntzarako hizkuntza dela eta hezkuntza ministeritzak ez du oraindik barneratu azterketarako erabiltzen ahal den hizkuntza dela. Hezkuntza Kodeak baimentzen duen heinean, Ministroaren borondatea baizik ez da falta. (...) 3 kolegioek elgarretartzeko deia egin astearteko, uztailaren 2ko, Xalbador kolegioaren aitzinean 11.15etan, 12.00tan Manex Erdozaintzi Etxart kolegioaren aitzinean eta Piarres Larzabal kolegioaren aitzinean 12.45tan. (...)