Bakebidea - Asteartean, martxoaren lehenean, Kondenen Aplikaziorako Parisko epaitegiak Lesaka Argelles anderearen askatasun eskaera onartu du. Gaur egun, Réau-ko presondegian kartzelatua da. TAP edo Kondenen Aplikaziorako Parisko epaitegiak, Euskal Herriko testuinguru politikoaren aldaketa berretsi du eta “bake prozesua zalantzan ezartzeak ez duela zentzurik” adierazi du.
Baina Euskal Herriak bizi duen errealitate berria eta bake prozesuari muzin eginik, PNAT terrorismoaren kontrako prokuradoreak segidan dei egin du, Lesaka anderearen baldintzapeko askatasuna bertan behera utziz.... Ezin zaio presoen egoerari konponbiderik atxeman, salbuespen neurriak mantentzen diren bitartean! Gure deliberamendua berresten dugu, eta berriz ere oroitarazten dugu ekimen bat burutuko dugula apirilaren 1 eta 2an, Jon Parot, Jakes Esnal eta Unai Parot-ek 32 urteko kartzela kondena betetzeko egunaren bezperan. (...)