Herrian bizitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio jendetsua Euskal Herrian

(Photo : Jean-Jacques Richepin)

Apirilaren 1ean, larunbatarekin,  3500 pertsonek euriari buru egin diote Baionako karriketan, Europa mailako etxebizitza ekimenaren karietara – Housing Action Day – eta neguko etenaldiaren biharamunean. “Herrian Bizi – Se loger au Pays” plataformak antolaturiko manifestazioak, gobernuari zein parlamentari eta tokiko hautetsiei luzatutako aldarriak plazaratzeko momentua izan da. Hala nola, etxebizitza sozialen inguruko neurriak hartzea, lurra eta etxebizitzaren merkatuaren erregulazioa, laborantza lurrak babesteko neurriak, eta fiskalitatearen erreforma alokairuei, mublatu turistikoei eta bigarren etxebizitzei begira. Deialdi azkar bat luzatua izan da ere, 2024eko urtarrilaren 1etik goiti, ipar Euskal Herrian, bigarren etxebizitzen eraikitzeak etetzeko eta lehen etxebizitzak bigarren etxebizitza ez bilakarazteko.

Baionako mobilizazioa, gaur apirilaren 1a, Housing Action Day Etxebizitzaren aldeko Europar egunaren karietara egin den mobilizazio arrakastatsuenetariko bat izan da. Mobilizazioa, Baionako suprefeturan hasi da estatu Frantsesari zuzendutako hitzartzeekin. Gaurko eguna, Sud Ouest egunkariak -IFOP institutuak bultzaturik-, Euskal Herriko etxebizitzari buruzko lehen inkesta argitaratu eta bi astera iragan da. Inkesta horretan argiki azaltzen da, biztanleriaren gehiengoak galdegiten duela lurra eta etxebizitza arloan, neurri gehiago hartuak izan daitezen.

Prezioen emendatze izigarriarekin bukatu

“Herrian Bizi – Se loger au Pays” plataforma bateratuak suprefeturan egindako hitzartzean, berehalako lege aldaketak eta tresna berriak aldarrikatu ditu ipar Euskal Herrian eta orohar edozein lekutan etxebizitza krisiari aurre egiteko. Salmenten prezioen arautzea, iraupen laburreko alokairuen fiskalitatea aldatu epe luzeko alokairuak sustatzeko, bigarren etxebizitzen emendatzea eta kantitatea murrizteko fiskalitate berriak pentsatu, bigarren etxebizitza bilakatzeko egiten diren etxe salmentak oztopatu, bigarren etxebizitzen kopurua kontutan hartu SRU legearen kalkuluetan…


Bigarren etxebizitzak, etxebizitza sozialak baino bi aldiz gehiago

“Ez da dudarik, fatalismo honekin bukatu behar dugu. Etsitu gabe, gure engaiamendu kolektiboa, ez-bortitza eta determinatuarekin segitu behar dugu, tokiko hautetsien partetik ekintza sendoak erdiesteko eta jadanik plantan diren tresnak osoki har ditzaten. Era berean, Frantses estatuko arduradun politikoak -gobernua eta parlamentariak- arauzkoak, legezkoak eta juridikoak diren neurriak hartzera bultzatu nahi ditugu. Urrats horiek berehala egin behar dira, azken hamarkadetan beranta handia hartu baitugu” adierazi du Maialen Errotabeherek plataformaren izenean, “Euskal Herrian bigarren etxebizitzak, etxebizitza sozialak baino bi aldiz gehiago daude” banderola zuela atzean.

Plataformak, tokiko hautetsiei eta kolektibitateei deia luzatu die ere, merkatua arautzerakoan anbizio gehiago izan dezaten galdeginez, alokairu pribatua babes dezaten eta baliabide guztiak martxan ezar ditzaten etxebizitza sozialen ekoizpena indartzeko eta bereziki alokairu sozialekoa. Izan ere, azken horiek behera egiten ari dira azkarki eta ez dute Tokiko Etxebizitza Programak (TEP) aurreikusten dituen kopuru apala bermatzen ere. Txomin Heguyk, plataformako beste bozeramaileak, honako hau adierazi du: “Tokiko Hirigintza Plana eta SCOTa, Euskal Elkargoak bozkatutako Tokiko Etxebizitza Programa bezain garrantzitsuak dira. Neurri horiek indartu behar dira aurten, biztanleria guziari zuzenduak izanen diren etxebizitza sozialak eraiki ahal izateko. Joan den martxoaren 21an, plataformak txosten bat argitaratu zuen etxebizitza sozialaren inguruko nondik norako bat aurkezten duena baita neurri zehatzen proposamena: TXOSTENA IRAKURRI.


#StopAski

“2024eko urtarrilaren 1etik goiti, ez dugu gehiago onartuko lehen etxebizitzarako izan behar duen etxebizitza baten erostea bigarren etxebizitza bat bilakarazteko. Euskal Herrian bizi nahi dutenen kontrako eraso bezala kontsideratuko dugu. Deialdi honekin beraz, saltzaileei baina batez ere bigarren etxebizitza erosi nahi dutenei zuzentzen gatzaie publikoki. Gure mezua biziki argia da: STOP, ASKI!” Adierazi du Txomin Heguyk.

Adierazpen horiek egin diren momentu berean, manifestariek QR kode bat eta #StopAski idatzia zuten afitxak erakutsi dituzte. Kode horrek, “Bigarren etxebizitza bat eskuratu nahi dutenei zuzendua” izenburua duen manifestu batetara bideratzen du.

Horren ondotik hasi da manifestazioa « Se loger au Pays – Herrian bizi » banderola buruarekin. Gibelean, elkarte, sindikatu, laborantza, ekonomia, artistak, kirola eta kultur arloko pertsonaiak baziren. Horiekin batera, tokiko eta sentsibilitate desberdineko auzapez eta hautetsiak zein ipar Euskal Herriko HLM auzoetako biztanleak ageri ziren.

Manifestazioak, Roland-Barthes zelai gunerako bidea hartu du eta bertan bukatu da, xapito azpian iragaiten zen bestari hasiera emanez. Bertan kontzertuak egon dira, zein etxebizitza arloan aterabide desberdinak plazaratzen zituzten erakusmahaiak ere.

Antolatzaileek, mobilizaturik segitzearen beharra azpimarratu dute eta bigarren etxebizitzen problematika ardatz duen #StopAski kanpainaren baitan eginen diren mobilizazio desberdinei adi egoteko deialdia luzatu dute ere.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Herrian bizitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio jendetsua Euskal Herrian

  1. “Quebec ez dago salgai”!.
    “Bordele ez dago salgai”!.
    “Korsika ez dago salgai”!.
    “Iparraldea ez dago salgai”!.
    Etxebizitza prezio eskuragarrian egitea Iparraldeko gizartearen lehentasuna da. Herritarrek ikusten dute etxebizitzaren politikak eragina duela familien erosteko ahalmenean. Hori dela eta, ezinbestekoa da presaz jardutea, are gehiago gaur egun Iparraldean merkatuak duen bilakaera kontuan hartuta.

Comments are closed.