Gu ere hor
« Tourreko » lehen hiru etapen irudiekargi utzi dute euskaldungoaren indarra Bizkaian eta Gipuzkoan, baita hein batean Lapurdin ere. Frantses kazetariek ongi aipatu dute, beraz atsegin hartu dugu. Haatik aldi bat gehiago deitoratu behar dut nola euskaldungoaren gaia osoki beretzen duen mendebaldeko Erkide autonomoak, bera Euskal Herri osoa balitz bezala, Iparraldea eta Nafarroa Garaia ezabatuz. Euskal Herriaren erdal izena telebistako leihotik etengabe ikusi dut hiru Baskongadek elkarrekin osatzen duten mapari lotua, hiruki txiki horrek herrialde guzia irentsiz.
Bakoitza borrokara doa bere armekin. Nireak ez dira hainbat politikakoak, literaturan gustuanago nabil, eta hortik ariko natzaie mendebaldeko buruzagiei baita beste mota guzietako arduradunei deika ere, beste bi eskualdeetako euskaldunei zor dutenaz oroitu daitezen. (...)