Minority Safepack ekimenak zure sinadura behar du
Inaki Irazabalbeitia - Europan 80 bat jatorrizko hizkuntza mintzatzen dira. Horietako batzuk ofizialak dira eta beste batzuk ko-ofizialak, baina gehienek ez dute estatus ofizialik. Ondorioz, Europako hizkuntza askok ez dute babes legalik eta arriskuan dago beraien biziraupena.
Europako Batasunak gutxiengoen hizkuntzak eta kulturak babesteko lege-garapen eta neurri minimo amankomun batzuk antola ditzan, Europako hainbat gizarte-eragilek 'Minority Safepack' izeneko herritarren ekimena bultzatzen ari dira. Ekimenak 1.000.000 bat sinadura bildu beha ditu Batasuneko 7 estatu desberdinetan gutxienez 2018ko apirilaren 3a baino lehen eragina izan dezan. Ekimenaren alde sinatzera gonbit egiten dizuet. Porrot galanta izango litzateke 1.000.000 sinadura horiek ez lortzea. Erraza da, Internet egin baitaiteke helbide honetan: www.minority-safepack.eu/main/index.(...)