CD64, bortxarik ez! Euskal Herriak, AHTari ez!
Otsailaren 8an, 8:15etan, Biziko 20 ekintzailek 16 m²-ko bi banderola zabaldu dituzte Baionan den Departamenduko Kontseiluaren aitzinaldean LGV-GPSO delako AHT proiektu klimatizida salatzeko. Proiektuak eztabaidan segitzen du jendarte zibilaren eta Euskal Elkargoaren kontrako jarrera argia izan arren.
Bizik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluaren eta bere lehendakariaren aldeko jarrera salatzen du, zeren proiektuaz zuzenean hunkitua den lurralde oso baten iritziaren kontra doa. Zentzugabeko proiektu hau bertan behera uztea galdatzen du elkarteak eta bat egiten du Iruneko deiarekin, jadanik diren trenbideen modernizatzeko, izan dadin Akize – Irun tartean, edo Bordele – Akize edo Bordele – Tolosa tarteetan ere. (...)