Hazleak beti PAC 2023 laguntzen zain!

DDTMaren elektrizitatea moztu eta, bulegoen kaderak kendu ditu ELB, otsailaren 5ean, administrazioak laborarier zor dizkien laguntzen ordaintzeko errefusaren parean, kadera hutsen sinbolizatzeko. Aste bateko epea utzi dio administrazioari arazoa konpondu dezan, bestenaz berriz mobilizatuko da ELB Sindikatua!

ELB

PACaren kudeaketa administratiboak berriz ere kalteak eragiten ditu.

Badu hainbat aste laborariek 2023ko PACaren laguntzak goitatzen dituztela, jakinez PAC dozierrak tenorez igorri dituztela eta haien diru konduak husten ari zitzaizkiela.

Beranta horiek laguntza hauei lotuak dira, besteak beste :

  • Baigorriko ibarreko eta Garaziko sindikateko mendietara abian diren hazleek ez dituzte oraindik bortuan lantzen dituzten lurrei dagozkien PAC laguntzak errezibitu (ICHN, DPB, eko-neurriak, pagabirbanatzaileak);
  • Laborari gazte zonbaitzuek Dotation Jeune Agriculteur (DJA) goitatzen dute;
  • Beste laborari batzuentzat, laguntza guzien ordainketak beranta hartzen du PAC dozierraren parte bati buruz duten kontrolarengatik.

Baigorri eta Garaziko ibarretan, bortura abian diren 515 hazleek laguntzen ordainketaren beranta pairatzen dute.

Egoera hori onartezina da eta etxalde ainitz lanjerrean ezartzen ditu, ikusiz gainerat azken urteetan idorteaeta inflazioaren gatik ahulduak izan direla.

Gaur ez dugu diru gehiago galdegiten baizik eta zor zaiguna. Baina paga beranta horietaz gain laguntzak orokorki apaldu direla salatzen dugu, bereziki hazkuntza sailean (behietan besteak beste). Horrez gain, eko-neurriak, MAEC eta ACJA laguntzekiko Frantses estatuak ez ditu bere promesak bete.

Maleruski, gaur egun PACak laborarien lan sariaren parte geroz eta haundiago bat errepresentatzen du. Hainbat hilabetez goitatu eta, laborariek ezin dute gehiago egoera hori jasan. Fakturak akumulatzen diren bitartean, laborarien diru konduak zailtasunetan dira. Batzuetan, laborariak diruaren aitzinatzerat behartuak dira (baieztatuak direlarik) baina interes-tasak %4etik gora dira. Egoera horiek eta ikusgarritasun falta gerozeta zailagoak dira bizitzeko. Ezin dugu martxoaren 15a goitatu arazo horiek konponduak izan daitezen.

Laborariak errespetatu behar dituzten epe eta kontrol zorrotzen menpe dira. Onartezina da Estatuak berak ez dituela epeak errespetatzen.

ELB eta mobilizatu diren laborari guziek PAC laguntzak segidan eta guttienez aste huntan ordainduak izan daitezela galdegiten dute!

Eta gerorako ELBk galdegiten du:

  • Kontrola bati lotua den ordainketa beranta bakarrik kontrolatua den parte horri lotua izaitea;
  • PAC laguntzen %80a bederen irailean ordainduak izaitea
Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).