
Bil Gaiten, Euskal Elkargoko abertzale eta ezkertiar hautetsi taldeak otsailaren 15ean Euskal hirigune elkargoan iragan den Batzar orokorraz ondoko agiri plazaratu du. 2026-2032ko gobernantza paktuaren diseinatzeaz gain, aurrrekonduaz, behi hazkuntzaren salbatzeko mozioaz, parekotasunaz eta kutsatze gutiko eremuaz (delako ZFE-az) hainbat zehaztasun lortzeko parada.
AURREKONDUA : erabakiak non hartzen dira ?
Aurtengo Aurrekondu norabideek berriz hartzen dituzte gure iazko proposamenen oinarria. Beraz, gelditzen den galdera bat dugu hau : nola egiten diren hautaketak proiektuen artean. Norabideak eta Aurekondua bozkatu artean metodologia bat plantan ezartzea beharrezkoa ezartzen dugu hautaketa argi eta justu bat izan dadin. Inbertsioen lehentasunak eztabaidatu behar genituzke gure instituzioan. Nicole Etxamendi.
MOZIOA : Behi hazkuntza salba dezagun
Behi tuberkulosiaren kontrako Protokoloak gure hazkuntza sistema osoa zalantzan jartzen du. Ipar Euskal Herriko laborariei sostengua helarazi nahi diegu eta proposamen konkretuak ekartzen ditugu Estadoak berrikus dezan bere estrategia behi hazkuntzaren iraunkortasuna bermatzeko :
- Profilaxi eraginkorrak bilatzera bideratuak diren baliabideak emendatzea (proba fidagarriagoak, behiendako egokia den txerto aterabidea)
- Hiltze selektiboa eskuragarriagoa egin, hiltze osoaren erabilpena mugatzeko.Hazle batentzat, bere saldoa erabat erahila ikustea neurri jasanezina da. Inpaktu psikologikoa izugarria da, oso denbora guttian lan egindako urteak suntsituak dira, eta sufrime ndu handia eragiten du. Hazlea bere saldoarekin lotzen duen lotura afektiboaren haustura bortitzak larritasun psikologiko bizian murgiltzen ditu hazleak.
- Esperimentu protokoloen plantan ezartzen segitzea, bereziki protokolo bat, frogetan positibo ateratzen diren abereak bakarr ik hiltzeko.
- Etxe gisa deklaratuak izan diren etxaldeen galera ekonomikoa hobeki kontutan hartzea (behien genetikaren galtzea, bezeroen galtzea, transhumantziari lotuak diren NPB laguntzen galtzea, gainkostu gehigarria, transhumantziaren debekuaren ondorioz)
- Basa faunaren kudeaketa hobea, aztertutako abereen kopurua handituz, etxeen inguruko harrapaketa izpien zabalduz, harrapaketa araudia arinduz, harrapatzaile eta ehiztariak errekrutatuz eta kalte-ordainak emanez, azkonaren sailkapena berrikusiz “etxaldeen kutsadura sistemaren erdian” (Azkonarraren eragina (Meles meles) txostena Frantziako laborantxa aktibitateetan – 2023ko otsaila)
GOBERNANTZA : Paktuaren arraberritze partekatua helburu
Jean-Claude Mailharinek argitu zuen Gobernantza paktuaren arraberritzea elkargoaren Batzar exekutiboan lantzen ari zela hautetsien proposamenak kondutan hartu gabe. Alabaina tenorea dugu 2026-2032ko paktua diseinatzeko. Lurraldeko hautetsiak eta jendarte zibila itegratu behar genuke prozesuan. Ber gisan, gure funtzionamenduaren kanpoko ebaluaketa bat bultzatzea garrantzitsua litzateke aurrerapausoak emateko momentoan instituzioaren argazki zabal eta fidagarri bat eskuratzeko.
PAREKOTASUNA : bilan gazi gozoa
Emazte eta Gizonen arteko berdintasuna lantzen duen batzordearen bilanak oroitarazten digu ze nolako bidea dugun egiteko instituzio parekide baten menturan. Alde batetik eraso sexualen salatze mapa bat eskaintzen badigu ere, Ipar Euskal Herriko lurraldearen xifreak ez ditugu. Bestalde, elkargoan diren soldaten arteko arrakalak argitan ezartzen ditu hala nola 500 euroko ezberdintasuna A kategoriako emazte eta gizonen artean. Azken hitza Baionako hospitaleko sexu osasunaren zentroari buruzkoa dugu: departamenduak uko egiten badio finantzatzeari, Estatuak dena hartuko du bere gain abortuaren eskubidea bermatzeko?
KUTSATZE GUTIKO EREMUAK (ZFE-m) : icebergaren punta
Filipe Aramendik hitza hartu zuen. Ez dugu kontra bozkatzera deituko baina abstentzioa ez du baztertuko argudio ezberdinengatik : Estaduaren inkoherentzia autopista baztertzen baita (A63+A64) ZFE eremutik: beraz kutsatzaile handienak ez dira ber arauetara behartuak. Prekaritatean diren pertsonek gehien pairatuko dute bazterketa haien autoak ez baitira berriak eta beraz kutsatzen dutelako.