Urretxu gipuzkoar herriak Iparragirre seme kuttuna ohoratuko du azaroaren 26an: zehazkiago horren kanturik ezagunena ospatuko du, Gernikako Arbola. Duela 170 urte lehen aldiz jendaurrean kantatu zuen, eta urteburu hori zinez egokia da euskaldunen himno nazionala dugula oroitzeko. Gure aitzinekoek holakotzat hartu zuten berehala mugaren bi aldeetarik, eta ordu litzateke Euskal Herriko hiru eskualde ofizialek maila horretan onar dezaten.
Azaroaren 26an beraz Urretxun “Gernikako Arbola ekimena” Pagoeta Aretoan.
Hona egun horretako egitaraua:
11:00 Gonbidatuen harrera.
11:30 “Gernikako Arbola 1. Batzarra”.Adierazpena.
12:30 Kalejira : erraldoiak, dantzariak,musika banda…
13:00 Iparragirre plazan, adierazpenaren irakurketa publikoa, agurra, Gernikako Arbola kanta.
13:30 Kalez kale.
14:30 Ederrena pilotalekuan herri bazkaria: izenak aitzinetik eman.
16:30 Kantu saioa eta kalez kaleko kantujira.
Iparraldean noizko Gernikako Arbolaren eguna? Gure Herri Elkargoak himnorik ez du, ordu luke Gernikako Arbola har dezan,eta horretara lehiaraz dezagun.