Gerla eta fedea

Ez genuen gerla eskasik munduan, eta beste bat zartatzeko puntuan geldiarazi dute Amerikak eta Txinak, Pakistan-en eta India-ren artekoa, guziz lanjerosa, bi estatu horiek indar nuklear baten jabe direla jakinez. Egiaz beren arteko bosgarren gudua ukanen zuten. Lehena 1947 urtean piztu zen, India beregain jartzean. Hor, borroka politiko-sozial luze baten ondotik, britainiar inperioaren perla distiranta izan ondoren, parte handi bat Gandhi saindu karismatikoaren epopeiari esker, independentzia bildu zuen Indiako penintsulak, kolonizatzailearen adostasuna eta benedikapena ere lortuz azkenean.

Baina zoritxarrez azpikontinentea bi zatitan urratu zen: erditan zabal-zabala Indiako errepublika, bi hegaletan Pakistangoa. Bigarren estatu hori nahi ukan zuen musulman alderdi nagusiak, Musulmanen Liga deituak, gehiengo hinduistaren beldurrez. Segidan gerla piztu zen bi estatu berrien artean, Kaxmir eskualdearen jabetzagatik. Musulman asko trumilka Pakistanera lekutu zen, hinduista frankok alderantzizko bidea hartu zuen. Bi saldo motak erbesterako bidean gurutzatzean, lazgarriko masakreak gertatu ziren, eta Kaxmir delakoa bi estatuen artean zatiturik egon zen. Handik sortzen dira geroztikako pataskak.

Gerla handia beste hiru aldiz errepikatu zen: 1965, 1971 eta 1999 urteetan. 1971koak gaitzeko aldaketa bat eragin zuen. Pakistango ekialdea sartaldeko parte nagusiaren aurka jeiki zen, Indiako armadak lagundu zuen, eta hola sortu zen Bangladesh deritzan estatua. Hor erlijio ezberdinen kriterioa gainditurik, interes ekonomiko-politikoak gaina hartu zuen.

Gaur ordea halako fanatismo bat garatzen da hinduisten artean musulmanen aurka, Indiako gobernuak bultzatua ikuspegi nazionalista-erlijioso batetik, eta «gurutzada santu» espiritu horrek eragin azkarra du gaurko gatazka behin-behineko baztertuan.

Hor agertzen da berriz fedeak duen indarra: gaitzeko energia iturria da. Onena bezala, txarrena ekar dezake. Energia hori ongi bideratu behar da, ez dadin su pizle bilaka, edo lehergailu. Teilatuak bezala, mendiak bezala, erlijioak bi malda baditu: bata eguzki aldekoa, Zuberoan «eki begia» deitzen duguna, eta bestea, Larraineko mapan «itzal herria». Lehenaz balia gaitezen beraz, bestea bere lekuan atxikiz sua bezain artoski.

Edo, Esoporen mihi famatua bezala, munduko gauzarik onena da ongi baliatzen balin badugu, bestela txarrena bilaka daiteke. Beraz laikotasuna lege egokia da, bakoitza bere tokira bidaltzen baitu: eliza zerurako bideen irekitzera, estatua lurrekoen antolatzera. Batzuetan elkar gurutza dezakete, edo paraleloan ibil daitezke, zenbait aldiz elkarrekin ere.

Eliza zerurako bideen irekitzera, Estatua lurrekoen antolatzera.

Baina kasu: maiz borroka politiko-militarretan erlijioa estakuru bat da beste zerbaiten estaltzeko baliatzen dena. Adibidez Ipar Irlandako gatazkan, «katolikoak» Irlandaren aldekoak dira, irlandar izan nahi dutenak; «protestanteak» aldiz unionistak, Erresuma Batuari atxikiak. Bi aldeetarik badaude erlijio gabeak.

Palestinakoa ere ez da erlijioen arteko guduka, nahiz bi aldeetarik fanatiko batzuek itxura hori eman nahi dioten: ber lurraz jabetu nahi diren bi populu eta nazioren arteko auzia da.

Halaber nazionala izan zen Aljeriako gerla. Aljeriarrek kolonialismoa ehortzi nahi zuten eta beren aberria Frantziaren azpitik atera, errepublika berri baten eraikitzeko. Baina gudariak indarra fedean aurki dezake guduka laiko batean ere.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude