Geldi euskara zapaltzea!

Geldi euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatzea! Lehentasunez euskaraz orain!

Euskal Herrian, euskara hainbatetan ukatua da edo bigarren mailako hizkuntza bezala tratatua da, hots euskaldunak zapalduak gira.

Ondorioz, zortzi herritarretatik bakarrik batek euskaraz hitz egiten du, eta Ipar Euskal Herrian euskararen karrikako erabilpena apaltzen ari da. Egoera horretan euskararen erabilpena oso eskasa izaten edo apaltzen segituko da.

Euskara larrialdian da beraz, eta ongi izatera pasatzeko, euskararen aldeko hizkuntza politikan jauziak egin behar dira.

Horiek hola, oraindik egiten ez duten Euskal Herriko erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politiko guziei lehentasunez euskaraz aritzea eskatzen diegu, erran nahi baita bi jauzi egitea eskatzen diegula: lehenik euskaraz aritzea eta gehienik euskaraz aritzea.

Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatzen duen erakunde baten adibidea da Baionako Euskal Museoa, euskal kultura ezagutaraztea helburu duen museoa! Euskal Museoak bere 100 urteak ospatzen ditu. Bertan euskara oraindik bigarren mailako hizkuntza bezala tratatua dela ikustea oso mingarria zaigu. Euskal Museoak bere bigarren mendea lehentasunez euskaraz arituz egitea eskatzen dugu. Ondoko urteetan Euskal Museoak Maulen eta Donapaleun adarrak irekiko dituenez, eta Baionako erakustokia haundituko duenez, bi jauzi horiek egiteko parada ezin hobea du.

Parada ona zuen ere frantses Estatuak ekainaren 26ko Euskararen Erakunde Publikoaren biltzar nagusian euskararen alde jauzia egiteko, baina aurkakoa egin du, atzera egin du, EEPri diru ekarpen oso oso eskasa eginez, euskara zapaltzen segitzen duela agerian utziz.

Gauzak hola, euskara zapaldua dela salatzeko eta erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politiko guziek beren hizkuntza politiketan euskararen alde jauziak egin ditzatela eskatzeko, uztailaren 20an, igandez, goizeko hamaiketan, Maulen (Ondarearen Etxe aitzinean), Donapaleun (Herriko Etxe aitzinean) eta Baionan (Euskal Museo aitzinean) elgarretaratzeak egingo ditugu eta Jauziak dantzatuko ditugu. Jauzi horien artean bat berezia izango da, Zazpi Jauziak, kantatuz dantzatuko dugulako (beherean doaz hitzak).

Euskaltzale guziak elgarretaratze hauetara gomitatzen ditugu.

Uztailaren 20ko elgarretaratzeetarako deialdi honekin bat egiten duten kultur arloko euskaltzaleen lehen izenak:
Ainize Madariaga, Allande Etxart, Amaiur Epher, Amets Arzallus, Anne Marie Lagarde, Doriane Billard, Ekhi Lambert, Galtxetaburu, Haira Aizpurua Ibargarai, Iulen Guiresse, Jean Claude Malharin, Joanes Etxebarria, Koldo Rodriguez, Maddi Zubeldia, Maia Iribarne Olhagarai, Maika Etxekopar, Manex Fuchs, Mattin Irigoien, Miren Artetxe Sarasola, Mirentxu eta Jean-Marie Oihanartia, Mixel Etxekopar, Nahia Etxeberri Lopepe, Odei Barroso, Pantxix Bidart, Patxi Iriart, Paxkal Irigoien, Peio Berterretxe, Txomin Urriza, Xan Berterretxe eta Ximun Fuchs.

Uztailaren 20ko elgarretaratzeetarako deialdi honekin bat egiten duten talde euskaltzaleen lehen izenak:
Aldaka Gaztetxea (Amikuze), Artetxea (Isturitze), Baipelletenia (Larzabale), Baltsan Elkartea (Ziburu), Barnekaldeko Irakurleen Kluba (Oztibarre), Basaizea (Baigorri), Epaiska (Baiona), U14 eta Zabalik (Amikuze).

Euskal Herrian Euskaraz
2025eko uztailaren 14an

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude