Abenduaren 2an, Hazparneko Gazte Egunaren helburua da Ipar Euskal Herriko gazte abertzaleen elkarretaratze handia antolatzea. Egun osoko egitaraua izanen da mahai inguru, bazkari, poteo eta kontzertuekin (Zea Mays, Gozategi, Odei, Olaia Inziarte eta DJ Latxirongak)! Orainetik Geroa eraikitzeko tenorea delako, abenduaren 2an denak Gazte Egunera!
Heldu den larunbatean, Gazte Eguna iraganen da Hazparnen. Bagira dinamikarekin partaidetzan hitzordua antolatzen duen Xuti Gaztek «gazte ezkertiar eta abertzaleon topaleku» bilakatzeko gomita zabaldu du. Bi Aberri Egunen artean luzatuko den mugimendu abertzalea eguneratzeko Bagira prozesuaren baitan kokatu du Xuti Gaztek, abenduaren 2an Hazparnen iraganen den ekimena.
Dom Campistron ilustratzaileak Gazte Eguneko afitxa egin du eta haren inguruko azalpena eta prozesuaren inguruko zehaztasunak eman ditu jarraian den elkarrizketa laburran: