Euskararen aldeko Tokiko Xarta

Xarta

Ekimenaren abiapuntua eta elkarlana

Urte hastapen honetatik Euskal Konfederazioak eta Itsasuko euskara batzordeak Iparraldeko herriei  begirako ekimena abiatu dute, Hizkuntza gutituen eta lurralde hizkuntzen Europako Xartaren  deklinazioa den eta Europako Kontseiluak bultzatzen duen Tokiko Xarta aurkezteko eta ahal  bezainbat herrik izenpe dezaten animatzeko.
Euskal Konfederazioarentzat ekimen hori 2020ko herriko bozetako kanpainaren karietara  Kontseilua elkartearekin batera eraman zuen lanaren segida logikoa da.
Aurkezten ziren hautagaiei euskararen aldeko hizkuntza politika abiatzeko (edo sakontzeko)  engaiamendua galdetu zien hauteskundeak irabaziz gero. 33 herritako 60 zerrendek izenpetu zuten  delako engaiamendua.
Ekimen berri horrekin, jadanik engaiatu ziren hautagaiak engaiamendua hartzetik ekintza  konkretuak gauzatzera pasa daitezen animatu nahi ditu elkarteak.
Itsasuko Herriari zerrendakoei dagokienez, herriko bozen kanpainan argiki ezagutarazi zuten Xarta  honi buruzko atxikimendua.  Hauteskundeen biharamunean berean lotu ziren lanari, europako kontseiluarekin harremanak sakonduz, proposamenak punduz pundu landuz eta bideorria marrazten hasiz.
2020ko irailean gauzatu zuten lehen lan bilkura, gai huni buruz beren interesa erakutsi zuten aktore zonbaitekin (hauetan Euskal Konfederazioa).
Bilkura horren ondotik zuten erabaki Euskal Konfederazioak eta Itsasuko hautetsiek elkarlana  abiatzea eta desmartxa ahal bezainbat herritara zabaltzea.

Aurkezpenak

Urte hastapen honetatik 30 bat herritan eta lurralde polo batean ukan dute Tokiko Xarta aurkezteko parada. Aldi guziz gehiengoan diren hautetsiak edo auzapezak berak ikusi dituzte.
Orain artean denak interesaturik agertu dira eta Tokiko Xarta onartzeko posibilitatea herriko etxeko gainerateko hautetsiekin eztabaidatzeko prest agertu dira.
Euskal Konfederazioak eta Itsasuko hautetsiek prentsaurrekoa baliatu nahi dute ikusi ez dituzten  eta interesatuak izan daitezkeen herriak haiekin harremanetan sartzera gomitatzeko.
Tokiko Xarta edozoin herrik izenpetzen ahal du (bere egoera errealetik abiatuz eta orain arte  euskararen alde gauza guti egin arren) eta Euskal Konfederazioa eta Itsasuko hautetsiak prest dira  horren aurkezpena egitera joateko.

Tokiko Xartaren printzipio orokorrak eta abantailak 

Tokiko Xarta horrek hainbat arlotan euskararen alde har daitezkeen neurriak (opzioak) biltzen ditu:  irakaskuntzan – justizian – administrazioan eta zerbitzu publikoetan – hedabideetan – kultur  jardueretan eta ekipamenduetan – bizi ekonomiko eta sozialean – mugazgaindiko harremanetan.
Tokiko Xarta izenpetu ahal izateko, lurralde kolektibitateak 35 opzio bederen hautatu behar ditu.
Xartaren engaiamenduak aski orokorrak dira, hizkuntza politika bat plantan ezartzeko gisan. Herri bakotxari doakio hartu dituen engaiamenduak bere ahalen-hautuen arabera  aplikatzea.
Halarik ere, engaiamendu bakotxa zehazteko asmoarekin eta herriak opzioak hautatzen laguntzeko xedearekin, eranskin bat landu dute, opzio bakarrean euskararen alde har daitezkeen neurri sortak proposatuz.
Eranskin hori herriak laguntzeko sortu dute (opzioak hartzen, bideorria markatzen…) bainan Tokiko Xartako opzioak dira Europako Kontseiluak kondutan hartzen dituenak.
Ikuskatzaile talde bat osatuko da paraleloki, zeinak 18-24 hilabete guziz engaiamenduen aintzinamenduaren berri hartuko duen, xartaren helburua betetze aldera. Bilan hori herrien
laguntza tresna izaiteaz gain, Europako kontseiluarekin atxikitzen den lotura da.

Tokiko Xartaren abantailak

Tokiko Xartako opzioak eta eranskinean agertzen diren neurri konkretuak zonbait tokitan jadanik aplikazioan baldin badira ere, Tokiko Xarta onartzeak bi abantaila nagusi ekartzen dizkio  kolektibitate izenpetzaileari:
Europar Kontseilutik aitorpen ofiziala: Tokiko Xarta Europako Kontseiluak bultzatzen  duenez, berak ditu Xartak biltzen, prozedura errespetatua den begiratzen, ontzat ematen,
kolektibitateak hartzen dituen opzioak beteak diren konstatatzen eta ebaluaketen emaitzak bere webgunean zintzilikatzen.
Batik bat, Tokiko Xarta izenpetzeko erabakia herriko kontseiluan hartzen denez, hitzarmen berezirik gabe euskara “naturalki” erabiltzen duten herrieri, egunerokotasunean eramaten
duten lana “ofizializatzeko” parada emaiten zaie nonbait.
Euskararen alde egin lanari ikusgarritasuna: aipatu bezala, kolektibitateak hartzen dituen  opzioak eta horien betetze maila Europar Kontseiluko webgunean agertzen dira. Horri
esker, herriko biztanleetaz aparte, nornahik ikus dezake herri batek euskararen alde  konkretuki zer egiten duen. Orohar, euskararen aldeko politika publikoak diru publikoarekin
eramaten direnez, logikoa da gardentasunez jokatzea eta emaitzak publiko egitea.

Egutegia

Printzipioz Tokiko Xarta izenpetzeko eperik ez da eta lurralde kolektibitate batek izenpetzeko erabakia noiznahi har dezake. Artetik erraiteko, Alsazian 20 kolektibitate inguruk izenpetua dute  xarta hori, batzuek 2014an izenpetu zuten, beste batzuek 2015ean…

Iparraldeari dagokionez, hona ekimen berri hau abiatzeko aurreikusi egutegia:

• Urtarriletik apiril bukaerara: Xartaren aurkezpena herrietan eta poloetan
• Ekain erditsura arte: eztabaidak herrietan Xartaren adostearen printzipioaren inguruan eta  opzioen hautatzea
• Ekain hondarrean / uztail hastapenean: izenpetzeko prest diren lehen herriekin  prentsaurreko publikoa
• Irail/urrian: Europako Kontseiluak Xartak ontzat eman ondotik, bozka formala herriko kontseiluetan
• Azaroa/abendoan: Xartaren izenpetze ofiziala eta hizkuntza politika komun baten martxan  emaite prozesua.

Egutegi hau indikatiboa da eta erran bezala prentsaurrekotik landa ere herri batek noiznahi hartzen  ahal du Xarta aztertzeko eta izenpetzeko erabakia.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).