Bizi mugimenduak bere gain hartu du ostiralean urriaren 25ean goizeko 4:30etan Baionako BAB etorbidearen 4an den Espainiako Kontsuletxean egin den Espainiar banderaren bahiketa. Berriz itzuliko duela baldin eta Estatu Españolak preso dituen 9 bahitu katalandarrak libratuak badira erran du euskal mugimendu altermundialistak… Han artean, bandera ongi tratatua izanen dela hitzemanez..
Justizia klimatikoarne aldeko elkarteak bere agirian zehaztu du “errotik demokraziari eta burujabetza herrikoiari lotua den bortizkeriarik gabeko mugimendu gisa” ezin duela onartu, ezer ihardetsi gabe, 9 errepublikazale baketsu español monarkiak bahiturik atxikitzea.
Ber maneran, Bizik dio ezin duela onartu ere “bederatzi eta hamahiru urteko presondegi zigorra kondena jasan araztea gehienak hautetsiak diren 9 arduradun katalandarrei, erreferendum herrikoi baten antolakuntzan parte hartzea gatik edo horren sustengatzea gatik, horren bidez Katalan Parlamentuaren gehiengoaren nahiak errespetatuz.”
Baionako Kontsuletxean egin den Espainiar banderaren bahiketaren aldarrikapenak dio “atxilotuak diren 9 pertsonak katalan gobernuaren 6 kide” direla eta “haietan lehendakari-ordea, katalan Parlamentuko lehendakaria eta bi elkarte lehendakari, denak ezagutuak beren engaiamendu errepublikar, demokratiko eta baketsuarentzat”.
Berriz ere Bizik baieztatzen du ezin duela onartu 2019an, Europaren bihotzean, Errepublikar hautetsi batzu kartzelatuak izan daitezen beren biztanleriaren kontsulta bat antolatu dutelako, molde demokratiko eta ez-bortitzean. Isilik edo geldirik egoteak Historiaren aurrean horren konplize bezala utziko dituela azpimarratuz.
Ageriak ere zehazten du nehork edo ezerk ez duela deretxoa populu oso bat bortxaz, mehatxuaz eta beldurraz hertsatzea, eta, Katalan populuak behar duela libreki eta demokratikoki bere geroari buruz erabakitzeko ahala ukan. 2017ko urriaren 1an erreferendum herrikoian parte hartu duten 2,3 milioi katalandarrei ematen zaien erantzuna ezin dela inondik ere beren ordezkarien edo bozeramaileen kartzelatzea izan.
Azkenik, Bizik berresten du elkarrizketaren eta hautestontzien bideak gaina hartu behar dutela errepresio basatiari eta azken honek sortzen dituen frustrazio eta bortizkeriei.