Espainiar banderaren bahiketa Baionan

Bandera1Bizi mugimenduak bere gain hartu du ostiralean  urriaren 25ean goizeko 4:30etan Baionako BAB etorbidearen 4an den Espainiako Kontsuletxean egin den Espainiar banderaren bahiketa. Berriz itzuliko duela baldin eta Estatu Españolak preso dituen 9 bahitu katalandarrak libratuak badira erran du euskal mugimendu altermundialistak… Han artean, bandera ongi tratatua izanen dela  hitzemanez..

Justizia klimatikoarne aldeko  elkarteak bere agirian zehaztu du “errotik demokraziari eta burujabetza herrikoiari lotua den bortizkeriarik gabeko mugimendu gisa” ezin duela onartu, ezer ihardetsi gabe, 9 errepublikazale baketsu español monarkiak bahiturik atxikitzea.

Ber maneran, Bizik dio ezin duela onartu ere “bederatzi eta hamahiru urteko presondegi zigorra kondena jasan araztea gehienak hautetsiak diren 9 arduradun katalandarrei, erreferendum herrikoi baten antolakuntzan parte hartzea gatik edo horren sustengatzea gatik, horren bidez Katalan Parlamentuaren gehiengoaren nahiak errespetatuz.”

Bandera3Baionako Kontsuletxean egin den Espainiar banderaren bahiketaren aldarrikapenak dio “atxilotuak diren 9 pertsonak katalan gobernuaren 6 kide” direla eta “haietan lehendakari-ordea, katalan Parlamentuko lehendakaria eta bi elkarte lehendakari, denak ezagutuak beren engaiamendu errepublikar, demokratiko eta baketsuarentzat”.

Berriz ere Bizik baieztatzen du ezin duela onartu 2019an, Europaren bihotzean, Errepublikar hautetsi batzu kartzelatuak izan daitezen beren biztanleriaren kontsulta bat antolatu dutelako, molde demokratiko eta ez-bortitzean. Isilik edo geldirik egoteak Historiaren aurrean horren konplize bezala utziko dituela azpimarratuz.

Ageriak ere zehazten du nehork edo ezerk ez duela deretxoa populu oso bat bortxaz, mehatxuaz eta beldurraz hertsatzea, eta,  Katalan populuak behar duela libreki eta demokratikoki bere geroari buruz erabakitzeko ahala ukan. 2017ko urriaren 1an erreferendum herrikoian parte hartu duten 2,3 milioi katalandarrei ematen zaien erantzuna ezin dela inondik ere beren ordezkarien edo bozeramaileen kartzelatzea izan.

Azkenik, Bizik berresten du elkarrizketaren eta hautestontzien bideak gaina hartu behar dutela errepresio basatiari eta azken honek sortzen dituen frustrazio eta bortizkeriei.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).