2017tik 2019ra, mendebaleko Europan, autodeterminazio eskubideari buruzko eztabaida katalunian eta eskozian posible liteken beren independentziari buruzko erreferendumaren plantan emaiteko xedeaz bereziki markatua izanen da. Eskas handi bat begi bixtan dugu: sentimendu independentistak oinarri bereziki sendoak dituen Euskal Herriarena. Martxan den prozesu soberanista baten eskas horri, gehitzen da nahasmena edo prozesu horren bultzatzeko molde ezberdinei buruzko eta prozesu horrek hartzen ahal lituzken forma ezberdinei buruzko ikusmolde eskasa. Ostirala honetan, ekainaren 2an, 19:00tan, Manu Robles-Arangiz Fundazioan, BAionan, Xabi Anza, Manu Robles-Arangiz Fundazioko lehendakariak, eta Jose Elorrietak, ELA sindikatuaren Idazkari Nagusi ohiak, ELAk, Hegoaldean gehiengoa, bereziki borrokalaria, abertzalea eta alderdi politiko guzietarik independentea den sindikatuak, prozesu soberanistari buruz duen ikuspundua ezagutaraziko digute.
“Korrontearen aurkako begirada sindikal bat” liburuak duela gutti gai horri buruz Hego Euskal Herrian eztabaida bizi bat sortu du. Bere autoreak, Jose Elorrietak, ELA sindikatuko idazkari orokor ohiak, prozesu soberanista baten abiatzeko abertzale guneko joera politiko guzien bateratzea den aitzinetikako baldintza, hots «Maltzaga» erreferentzia historiko eta interklasista, inarrosten du. «Kasu horretan arriskua dugu luzaz itxoiten egoitea» erraiten digu Jose Elorrietak zeren haren aburuz EAJk argiki errefusatzen du holako perspektiba bat. Sindikatu buru ohia aldiz «soberanismo sozial» bat oinarritzat lukeen prozesu independentista baten alde ari da. Prozesu horrek jendarte proiektu argiki progresista eta solidarioa luke ardatz nagusitzat eta honela gure burujabetza 2 Estatuetarik askatzeko baitezpadakoa den gehiengoaren adesioa eraikitzea ahalbidetuko luke. Ondorioz, Elorrieta saiatzen da horrelako prozesu baten oinarri eta formen definitzea. Horrelako prozesu batentzat, Hego Euskal Herrian hainbat berme eta parada zehatz ikusten ditu.
Xabi Anza bere aldetik, Manu Robles-Arangiz Fundazioko lehendakaria da. Harek gaur egungo euskal subiranismoa zer egoeratan den aurkezten digu molde ahal bezain argi eta praktikoan. Egoera horren azterketatik partituz, erakutsi nahi du hemen prozesu soberanista bat zer ezingo den izan, eta alderantziz, ikus araziko digu zein diren prozesu soberanista bat sortzen ahal duten eta hari Hegoaldean gehiengo politiko eta sozial argi bat irabaz arazten ahal dioten osagaiak. Xabi Anzak pentsatzen du horrelako prozesu soberanista batek badituela Hegoaldean abantail berezi batzu, subiranismoa dinamika erakargarria bilakarazten ahal dutena gune politiko guzietako oinarri sozial eta hautesleentzat.
Hitzaldia deneri idekia da eta bat bateko itzulpena eskainia izanen da kaskoen bidez euskaratik frantsesera. Hitzaldia iraganen da 19:00etarik 21:00k arte, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan, Baionan (20, Cordeliers karrikan).
Sartzea urririk. Izen emaiteak eta xehetasunak 05 59 25 65 52 edo [email protected]