“Erabakitzeak egiten gaitu nor, eta elkarrekin erabakitzeak, herri”

GED

Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu herritarrak agerpena egin du Arantzazun (Gipuzkoan), larunbat honetan, azaroaren 18an, 100 sinatzaileren izenpea daraman adierazpen batean burujabetasunaren aldeko aldarri bat egiteko. Euskal herritarrok “gure erakunde politikoak, gure estatus politikoa eta autogobernu maila, eta gure lurraldeen arteko harremanak zuzenean, mugarik gabe eta libre erabakitzeko eskubidea” dugula aldarrikatu dute. Jarraian, adierazpenaren testua eta ehun sinatzaileen zerrenda.

Arantzazuko Adierazpena

Erabakian gara. Gure bizitzen jabe izan nahi dugu, gure bizitzak berreskuratu nahi ditugu; gure bizitzak eta gure etorkizuna, gure esku.

Aurrez-aurre ditugun erronkei eusteko unea da. Ez diogu krisi klimatikoari behar bezala erantzungo goi gailurrez gailur, neurri eraginkorrak hartzeari uko egiten badiogu. Ez diogu osasun krisiari behar bezala erantzungo, mundu mailako erantzun bat emateko gai ez bagara. Ez diogu krisi sistemikoari behar bezala erantzungo ez badugu sistema denon bizitzetara egokitzen. Bistan da erronka globalek mundu mailako neurriak eskatzen dituztela, baina sinestuta gaude tokian tokiko erantzunen eskutik etorri behar direla. Gertuko burujabetzatik, herri kohesioa bermatzen duen burujabetzatik jarduteko garaia da.

Krisien eta ziurgabetasunaren aurrean, batzuek jarrera autoritarioetan topatzen dute ziurtasuna, ustezko etsaiak baztertuz bilatzen dute babesa. Guk ez dugu norabide hori hartu nahi. Inork gure izenean agintzeak baino, gure bizitzen jabe izateak ematen digu guri ziurtasuna. Eta burujabe izatea aurrez-aurre ditugun eraldaketa eta erronkei eustea da, gertatzen zaigunaren gaineko erantzukizuna beste inoren eskuetan ez uztea: inplikatzea, konprometitzea eta erabakitzea. Gure herriak behin eta berriz egin du. Jostun eta artisau izan gara, zubigile eta kate-begi. Herri gisa, jakin dugu oztopoen aurrean erresilentziaz jokatzen, txarrenari onena ateratzen. 60ko hamarkadako loraldian bezala, tresna burujabeak sortuz, garai ilunenetan ere loratzeko gai izan gara.

Herri bat gara, eta herri gisa, gure etorkizun politikoa gure esku nahi dugu. Gehiengo zabal bat osatzen dugu, hamar euskal herritarretik zazpi gara, baina hamarretik hamarrentzako proposamena da gurea, erabakitzeak egiten gaituelako nor, eta elkarrekin erabakitzeak, herri.

Euskal herritar gehienok ez dugu indarrean dagoen marko juridiko-politikoa berresteko edo aldatzeko aukerarik izan. Guk ez dugu aukeratu hiru eremu administratibotan eta bi estatutan banatuta bizitzea. Ezin dugu halako erabakiak beste inoren eskuetan egotea onartu, guk geuk hartu behar ditugu, gure esku behar ditugu.

Herriari hitza emateko garaia da, edo beharbada, herritarrok hitza hartzekoa. Euskal herritarrok gure erakunde politikoak, gure estatus politikoa eta autogobernu maila, eta gure lurraldeen arteko harremanak zuzenean, mugarik gabe eta libre erabakitzeko eskubidea dugu. Munduko nazio guztiek bezala, gure etorkizuna autodeterminatzeko eskubidea dugu. Honenbestez, erabakitzeko tresnak behar ditugu herritarron eskura, besteak beste, erreferendumak.

Burujabetzarako bidean jauzi bat egitea gure esku dago. Gu guztion esku dago. Sinestu dezagun. Esku guztiak norabide berean jartzeko unea da; eragile, erakunde eta herritarrok elkarrekin egin behar dugu bidea, denok baitugu tokia bide honetan, eta norberak bakarrik bete baitezake berea.

Gure etorkizuna erabakitzeko prozesu bat lantzeko, adosteko eta sustatzeko beharra aldarrikatzen dugu. Gaur Arantzazun bildu garen herritarrok, norberak bere alorretik, gure alea jartzeko konpromisoa erakutsi nahi dugu, eta era berean, erronka honi eusteko dei egin nahi diogu gizarte osoari. Eragileei dei egiten diegu norabide honetan inplikatu daitezen; erakundeei, herritarron borondatea aintzat hartuz, erabakitzeko eskubidea instituzionalizatu eta lege bilakatzeko konpromisoa har dezaten; eta herritar guztiei dei egiten diegu herri gogoa errealitate bilakatzeko lan egin dezaten. Izan gaitezen berriz ere jostun eta artisau, zubigile eta kate-begi. Joka dezagun burujabe, inplikatuz eta konprometituz. Erabakian gara, bidean gaude.

Arantzazun, 2021eko abenduaren 18an
GURE ESKU
Sinatzaileak

Ainhoa Etxaide
Ainhoa Latatu
Ainhoa Olaso
Ainhoa Txurruka
Aitziber Garmendia
Aize Otaño
Alazne Beltran de Lubiano
Alizia Iribarren
Amaia Goirigolzarri
Amalur Alvarez
Amancay Gaztañaga
Amets Mtz de Heredia
Andoni Aizpuru
Ane Alava
Angel Oiarbide
Anna Garcia
Ariane Alberdi
Beñat Irasuegi
Eduardo Gaviña
Eguzki Urteaga
Eneritz Zabaleta
Estitxu Eizagirre
Estitxu Garai
Gaizka Aranguren
Garazi Castaño
Garazi Hach Embarek
Garbiñe Aranburu
Garbiñe Biurrun
Gemma Zabaleta
Gorka Espiau
Gotzone Sestorain
Haizpea Abrisketa
Helena Franco
Idurre Eskisabel
Imanol Esnaola
Iñaki Goirizelaia
Iñaki Gomez
Iñaki Soto
Iñigo Salaberria
Iñigo Urrutia
Iratxe Alvarez
Iratxe Esnaola
Isabel Elizalde
Izaskun Etxeberria
Izortze Santin
Jabi Azurmendi
Jexux Uzkudun
Jon Maya Sein
Jose Mari Agirretxe
Joseba Azkarraga
Joseba Tapia
Josu Etxaburu
Juan Jose Ibarretxe
Juan Kruz Lakasta
Juanjo Celorio
Jule Goikoetxea
Karmele Olabarrieta
Kike Amonarriz
Kike Zurutuza
Kiko Caballero
Koldo Tellitu
Koldo Zarate
Laura Mintegi
Libe Mimenza
Lorea Agirre
Maialen Arteaga
Maite Aristegi
Mario Zubiaga
Martxelo Otamendi
Menane Oxandabaratz
Mikel Irizar
Mirene Begiristain
Miriam Campos
Nagore Iturriotz
Naia Torrealdai
Naiara Goia
Nekane Alzelai
Nekane Artola
Nekane Balluerka
Nekane Berriotxoa
Olatz Salvador
Oroitz Jauregi
Patricia Velez
Paul Bilbao
Pello Urzelai
Pilar Kaltzada
Rafa Diez Usabiaga
Ramon Zallo
Sagrario Aleman
Samara Velte
Tarana Karim
Tasio Erkizia
Teresa Toda
Txutxi Ariznabarreta
Ugo Mayor
Unai Oñederra
Unai Pascual
Urko Aierbe
Xabier Oleaga
Ximun Fuch
Zelai Nikolas

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).