Erabaki hau hiltze bat da!
Sinatzaileok eskatzen dugu, Estatuak aintzat hartuko duen politika penala definitzea, Parisko Auzitegiak zentzuz eta errealismoz iradokitzen duen bezala. Gogoratu nahi dugu blokeo-egoera horrek Euskal Herria, inork nahi ez dituen deriben menpe ezartzen duela, eta bake-prozesuaren helburua hori ekiditea zela.
Bide judizial guztiak agortzen ari dira eta apelazio-salak baldintzapeko askatasunak behin eta berriz ukatzea heriotzerainoko kondena da! Jarraian, Jakes Esnalen erabakiari buruz baita Xistor Harambouren dei auziari buruz, Euskal Herriko delegazioaren agiria. (...)