Destino komunitatea

FLNC-ren agerraldia.

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Uda bero honetan, FLNC korsikar erakundeak bazterrak inarrosi ditu eta inarrosiko seguraz ere datorren sartze politikoan. Prentsaurreko batean, hau argitaratu du: “Korsikako herria mende askotako herria da, inbaditzaile guztien aurkako erresistentzian iraunkorki mantendu dena, eta, beraz, berriro diogu inoiz ez dugula onartuko inolako komunitaterekin asimilatzea, izan dadin destino komunitatea ala uhartekoa.

Destino komunitatearen nozioa plazaratu zuen erakundeak 1987. urtean; zehazten zuen Korsikan bizi zen norbait, jatorrizkoa ala kanpotik etorria, tokiko hizkuntza eta kultura errespetatzen zituen ber, korsikar bezala kontsideratzen zutela.

Iduri luke orain beste prozesu batean kokatzen duela bere borroka. Aipatzen du arribatze masiboa gertatzen ari dela, 5.000 jende instalatzen baitira urtero uhartean. Iturri edo analisi batzuek azpimarratzen dute FLNCk nahasten dituela klase sozioekonomiko desberdinetako jendeak: nekezian diren jendeak eta bigarren egoitzak erosten dituzten aberatsak.

“Destino komunitate bakarra dugu, Euskal Herria aldarrikatzea, mendi gain batean bagina bezala oreka mantenduz. Euskal identitatearen oinarrizko elementuak arraberrituz eta aldi berean, mugarik gabeko herria egotea.”

Aldi berean, erakundeak zehazten du bere ideia berria ez dela eskuin muturrak defenditzen duen ideologia hetsia. Esplikatzen du korsikar populuak ezin duela bere bizi moduaren kordokaraztea onartu, hari horretarik datozen gehiegikeriak aipatuz. Boterean dauden “autonomistek” destino komunitatearen nozioa goraipatzen ohi dute, FLNCren prentsaurrekoak korsikar abertzaleen arteko desadostasunak agerian ezartzen dituelarik. Aipatu behar da ere FLNCk zalantzan ematen duela Frantziako legebiltzarrak heldu den udazkenean bozka lezakeen autonomia proiektua.

Ez bagara egoera arras berdinean, argi da nolabait korsikar problematikarekin eztabaidak edo iritziak agertzen direla Euskal Herrian. Sinbolo gisa aipa dezakegu Andoni Ortuzar jeltzaleak erabili dituen hitzak, euskal naziotasuna atxiki behar dela erratean. Mundializazioak oinarrizko printzipio edo errealitate batzuk mugiarazten edo kanbiatzen ditu.

Ipar Euskal Herrian, hainbat seinale baikor agertzen dira; aldi berean, entzuten da gure auzoak edo herriak aldatzen ari direla, pentsa daitekeela batzuetan gure bizi modua (euskararen erabilpena, mistotasun soziala, ingurumenaren zaintzea) aldatzen edo desagertzen ari dela. Eskuin muturraren gorakadaren eta gure identitateak bizi duen arriskuaren aitzinean, zalantza edo duda guzien gainetik, destino komunitate bakarra dugu, Euskal Herria aldarrikatzea, mendi gain batean bagina bezala oreka mantenduz. Euskal identitatearen oinarrizko elementuak arraberrituz asimilazioa edo desagertzea saihesteko eta aldi berean, mugarik gabeko herria egotea egin ahala jenderi gure proiektu politikoaren eta orokorki gure identitatearen aberastasuna eskaintzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude