Borroka da bidea

Aiete
Konferentziako burualdeko mahaia eta Aieteko Seiak, ezkerretik eskuinera: Jonathan Powell, Pierre Joxe, Kofi Annan, Gro Harlem Brundtland, Bertie Ahern eta Gerry Adams.

 

Oskar Bizkai Bidankoze eta Filipe Bidarte, Euskal Militanteak

Aieteko ekimenak sekulako esperantza piztu zuen Euskal Herrian. Bost pundutan bildua zen bideorria : 1- ETAk borroka armatua bazterrera utzi, 2- Bi gobernamenduak prozesuan sartu ETAk lehen pundua betetzen badu, 3- Elkarbizitza errextuko luketen urratsak emaitea bi aldetako biktimak ezagutuz ta lagunduz, 4- Arduradun politikoek aterabide politikoei bidea zabaltzea, 5- Batzorde bat sortzea bideorri horren obratzeko.

Bainan 10 urte hauetan urtetik urtera aldebakarreko urrats bakotxean, gero ta jende gehiago hasi da etsitzen. Zer bilakatu da nazioarteko pertsonalitate ezagunek babestu beharra zuten « bake prozesu » delako hori ? Bake bideak egiazki hiru egun iraun du. Aietekoa 2011-ko urriaren 17an ospatu zen eta ETA-ren adierazpena agertu zen hiru egun berantago, 2011-ko urriaren 20-ean. Geroztik, deus ez. Bigarren pundua ? Sekulan ez ! Bake bidea ETA-ren adierazpenarekin hilortu zen.

Hamar urtez, Frantzia eta Espainia prozesu hortarat hurbilarazteko esperantzan aldebakarreko urratsak eman dira, eta ez edozoin : ETAk eragindako biktimak onartuz, presoei barkamenak galdeinaraziz, borroka armatuari bururatzea emanez eta beste nehork armak har ez ditzan, armak etsaiei eskainiz, erakundea deseginez eta barkamena galdeinez egin kaltea gatik. Urrats horiek guziak deuseren truk, dohainik !!

Bakea adosten da elgarren kontra borrokan arizan direnen artean. Noiz sartu dira jokoan Frantzia ta Espainia ? Sekulan. Frantzia malgutu omen da, urrats bat egin duelako iparraldeko delegazione bat ministeritzako bulego batean onartuz. Frantziak, egiazki, egiten ahal zuen gutien gutienekoa egin du, preso batzu hurbilduz Mont de Marsan-erat, gisa hortan bere legeak betez eta kitto. Hamar urtez zer nolako aitzinamendua !! Eta Espainia berritz, hamar urteren buruan hasten da doi doi presoak Euskal Herritik hurbiltzen. Presondegietako eskumena Eusko Jaurlaritzari utziko omen dio, Erkidegoan preso atxikiak izanen direnentzat. Eta Goinafarroako presoentzat zer ? Dena den presoak beti preso eta ateratzen diren bakarrak beren kondena osoki ta sobera beterik ateratzen direla. Hori da dena eta besterik ez !

Hamar urteren buruan, gelditzen diren 200 euskal presoek beren kondena bururaino bete gabe ateratzeko itxaropen gutti. Presoak maite ditugula, eta presoak direla gure arrangura lehena ? 2021eko urriaren 18an, Aieteren 10 urteak ospatzean erraiten delarik : « Gure egiten dugu haien mina » presoak direa gogoan ? Ez, « ETA-ren indarkeriak eragindako biktimetaz » ari dira. Aldarrikapen hortan erraiten delarik « baieztatzen dugu hura ez zela inoiz gertatu behar, inork ezin gogoko ukan hura guztia gertatu izana », euskal presoak dira gogoan ? Ez ! Euskal Herriak pairatzen duen zapalkuntza eta ukapena aipatzen da? Ez, beti « ETAren indarkeriak eragindako biktimetaz ». 50 urteko borrokaren zilegitasuna gisa hortan ukatuz eta zangopilatuz euskal presoak direa gogoan ? Iduri du presoak zama bat bilakatu direla, traba bat Madrilekin eraman nahi den proiektuarentzat. Horregatik galdeiten zaie presoei beren izaera politikoa ukatzea eta eragindako kalteentzat barkamenak galdeitea, denbora berean Espainiako aurrekontuak onartzen direlarik Madrileko agintarien aldetik ongi ikusia izaiteko, kaleko errealitateari bizkarra emanez.

Bakeari bidea zabaltzeko, ez dira bakarrik ondorioak kondutan hartu behar bainan baita ere borrokaren arrazoinak, arazo politikoa bere muinean, bere oinarrietan mahaigaineratu, azaldu, barneratu eta aterabideak jorratu, oinarrizko urratsak emanez. Holakorik ez prozesu huntan, ez Erkidegoan, ez Nafarroa Garaian ez eta Iparraldean. Bainan hamar urteren buruan, aldebakarreko prozesu maingu horri mereximendu zerbait atera behar eta, zer ez da entzuten ? Prozesu horri esker ardietsi dela iparraldean Hiri Elkargoa !? Orroimen laburra daukagu eta historia hurbila desbideratzeko gaitasuna. Iparraldeko Hiri Elkargoa ardietsi izan da prozesu hori baino lehen eramana izan den borroka luzeari esker, iparraldean euskal kontzientziaren indartzeari esker, eta iparraldean 2000 garren urte inguruko estragegia aldaketaren ondotik eramaiten ahal izan den euskal gizarte osoaren mobilisazioneari esker. Eta gainera zer ardietsi da ? Eskatzen ginuena ? Ez, bakarrik Frantziak emaiten ahal zuen instituzione ttipien ttipiena, eskumen gutien gutienekoa, « Hiri Elkargoa », departamendu bat ere ez dena, eta Eskualde ta departamenduaren pean kokatzen den instituzionea. 2011-an abiatu den prozesu horrek ez du emaitza politikorik ekarri, ez Erkidegoan, ez Nafarroa Garaian ez eta Iparraldean ere ez !

Haatik, prozesu horren aitzakian Euskal Herria kontrolpean atxikia izan da, kalapitak itoz, borrokak ezeztatuz edo kondenatuz, negoziaketak bazirela sinetsarazi nahiz. Bainan borrokak ezeztatuz, hamar urtez gizarte arazoak larritu dira. Zer gertatzen ari da iparraldean hamar urteko belaunikatze prozesu horren ondorioz ? Etxebizitza arazoa sekulan baino larriagoa (promotoreen goseak ez du mugarik eta ahalgerik gabe euskal herriaz baliatzen ari dira sekulan ez bezala), euskara ukatua eta euskarazko erakaskuntza sekulan ez bezala debekatua, AHT-a ere berritz sakatu nahi daukute (ez dira gehiago beldur!). Horra nolako aitzinamenduak izan diren azken hamar urte hauetan iparraldean eta hegoaldeko egoera ez da hobetuz joan.

Estrategia aldaketa erabakia izan zelarik, borroka mota guziak baztertu behar zirela erabaki ginuen ? Ez ! Beste estrategia bat asmatu behar ginuen, beste borroka molde batzuen gainean oinarrituz, estrategia berri bat eraikiz. Ez ote dugu deus ikasi 50 urteko borrokaren ondotik ? Gauza bat baizik ezpadare, hau da : burua makurtuz ez dela deus ardiesten. Indar harremanik gabe ez da deus lortzen. Burua apaldu ta ez da sekulan aski apala izanen etsaiarentzat.

Beharrik, borroka guziak ez direla ixilduak izan. Iragan hilabete hauetan, okupazioneak obratu dira Baztan Aroztegian ala Arbonan edo Hazparnen, eta hori da bideetarik bat, beste borroka bide batzuen artean. Desobedientzia dugu hedatu behar gure estrategia askatzailearen zutabe bezala. Parisetik ala Madriletik ez zaigu fitsik etorriko. Beraz, guk gurea egin dezagun.Borrokari esker gira aitzinatu orain arte eta borrokaren bidez gira askatuko. Jorra ditzagun desobedientziarako bideak askatasunari buruz, alderdikeri guzien gainetik. Nahiz eta jakin bide horrek Parise ta Madrileren bortizkeria ekarriko duela, Katalunian bezala. Desobedientziarako bideak ainitzak dira, herrialde bakotxean egoera bereziak ainitzak diren bezala. Kondutan har ditzagun Euskal Herri osoaren askatasunaren bidean.

Bai, maite ditugu preso diren euskal militanteak eta etxean nahi ditugu, orain, eta ez bost edo sei urteren buruan. Presondegitik aterako direlarik ongi etorriak eginen dizkiegu, sekulan ez bezala, batzuk nahi ala ez !! Bai, maite dugu gure herria eta borrokan jarraikiko dugu bizi dadin, aska dadin, aska dezagun !! Askatasunaren aldeko militante guziak elkar gaiten ! Borroka da bidea !

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).