Borondatezko bide partekatuaz

Nola bateratu ingurumenaren antolatzea eta zaintzea ?
Nola bateratu ingurumenaren antolatzea eta zaintzea ?

Ipar Euskal herrian parke natural baten sortzeko xedea bere egin du Akitaniako kontseiluak, Eskualdeak dauzkan eskumenek ahalmen hori emaiten baitiote. Euskal Herriko elkargoaren sortzeak egitasmoaren kudeantza alda dezake. Bi erakundeen arteko erantzukizun partekatua beharrezkoa da.

Euskal Herrian betidanik laborantza, artzaingoa eta oihaneko ekonomia bizirik atxikitzeko gogo fermua izan da. Gisa hortan moldatu dira bazterrak eta ingurumena, herriak biziarazi dira eta aberastasun naturalak zaindu.

Ezin uka haatik, euskal mendiguneak azken urte hauetan ezagutzen dituela hainbat aldaketa eta mutazio, bere biziraupena eta beharrezko garapena lanjerean emaiten dituztenak.

2003an Garapen kontseiluak lehen azterketa bat burutu zuen gomendatuz euskal mendialdearen garapenerako xarta bat. Xarta hura 2007an sakondua eta idatzia izan zen, berehun bat tokiko aktore ezberdinek adosturik. Zazpi norabide edo helburu definitu zituen mendigunearen garapen iraunkorra eta partekatua segurtatzeko.

Norabide eta helburuen artean, azpimarratzekoak dira bortuko artzaingoaren sustengua, oihanaren betebehar ekonomikoa indartzea, mendigunearen kultur eta ingurumen ondarea zaintzea edo mendi turismo sustengarri eta iraunkor bat antolatzea bezalako asmoak.

Europar Leader programak ahalbidetu zuen, Euskal Herriko Hautetsien kontseiluaren agindupean, martxan emaitea plangintza guzia 2007 eta 2013 urteen artean. 2013 urte bukaeran, Irati mendian burutu topaketa batean, plangintza horren eta abiatutako lanen bilan bat egina izan zen.

Erran daiteke proiektu ezberdinen dinamikatik haratago, Leader programa horrek ahalbidetu duela sakoneko elkarrizketa bat eta ondorioz erreflexio kolektibo eta partekatu bat Iparraldeko mendigunean kokatzen diren hautetsi, sozioprofesional eta hainbat aktibitate sektoreetako eragileen artean.

Anbizio ederra

Dinamika sortu berri horrek bere segida aski naturala aurkitu zuen ondorioz 2014/2020 Lurralde kontratuan, euskal mendigune proiektuaren izenburupean. Ekimenak bihurgune berri eta azkarrago bat hartzen zuen, nun mendigune lurraldeen ekonomikoki suspertzeko xedea, herrietako biziaren indartzea, euskal mendialdearen aldeko sentsibilizatzeak eta mendiz bestaldeko Nafarroarekilako harremanak azkartzea, deplauki azpimarratuak ziren.

Denbora berean, tokiko hautetsiek lan ildo horien hobeki burutzeko, gobernantza indartsuago bat aldarrikatzen hasi ziren. Alabainan anbizioak parean ahalmenak behar eta eskatzen zituen. Euskal mendigunearen ahotsa antolatu behar zen ainitzez ozenkiago eta hobeki, bereziki partaide instituzionaleri begira.

Norabide hortan, lehen ikertze lan batek aztertu zituen hainbat gobernantza molde arras ezberdin (elkarte soil, sindikatu mixto edo eskualde parke natural…).

Ororen buru, Gidaritza batzordeak (Comité de pilotage delakoak) eskualde parke natural (EPN) modeloa aukeratu zuen, pentsatuz pertinenteagoa eta anbizio haundiena islatzen zuela.

Ondoko urratsean mendiguneko hautetsiek aho batez dei egin zioten Akitaniako kontseiluari, hau delarik EPN konpetentzia obratzeko erreferente politikoa.

2015ko urrian Eskualde kontseiluko lehendakariak ontzat eman zuen EPNa desmartxari ahalbidetze prozesua abiatzea.

2016an, gidaritza batzordea egitasmoa barnetik lantzen hasi da.

EPN proiektuak ahalbidetu lezake
egiazko lurralde proiektu bat
oinarritzea Ipar Euskal Herriko
lurralde ezberdinen arteko
elkartasun arloan,
mendigunearen
eta urbano gunearen
lehentasunak orekatuz.

Gobernantza partekatua

Bainan gauza jakina da memento berdinean Ipar Euskal Herriaren antolakuntzari eta gobernantzari buruzko funtsezko aldaketa ere adosten eta sakontzen hasi dela.

Euskal Herri Elkargo bakarrak segurtatuko ote ditu mendigunearen erronka espezifikoak ? Mendiguneari eta orohar hunen iguruko laborantzaren eta ekonomiaren konpetentzia eskutan hartuko ote ditu EH Elkargoak?

Erantzunak epe laburrean jakinak izanen dira.

Betiere EPN proiektu baten egiteko posibilitatea aintzina eramaiteak ahalbidetu lezake egiazko lurralde proiektu bat oinarritzea Ipar Euskal Herriko lurralde ezberdinen arteko elkartasun arloan, mendigunearen eta urbano gunearen lehentasunak orekatuz.

Bestalde, EH Elkargo berrian zer bilakatuko dira hain beharrezkoak diren mendi sindikatuak ? NOTRe legeak ez ditu inpaktatzen, bainan ezin dira Elkargo bakar hortan ordezkatuak izan.

Hainbat funtsezko galdereri erantzunak ekarri beharko zaizkie, epe laburrean gainera. EPNaren konpetentzia Eskualde kontseiluaren esku bada ere, koherentzia osoz Ipar Euskal Herriaren kasuan eta proiektu honi dagokionez, gobernantza partekatu edo konpartitua litaike molderik eraginkorrena geroari begira.

Desafioa ez da ttipia eta erronka arras interesgarria izanen da edozoin gisaz. Ariketa politiko berritzailea, zoinek eskatuko duen ere agian lehen aldikotz kolaborazio eta sukalde lan segitua sortu berri den Akitania Berria eta sortzear den Euskal Herri Elkargoaren artean.

Borondatezko bide partekatu baten lehen premiazko urratsak.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).