Bizi!ren 2016-2020 bide-orria!

Bizi!1

Urriaren 28tik 30era iragan den Bizi! mugimenduaren Ezohizko Biltzar Nagusiak “Sustraiak eta hegalak” bide-orria balioetsi du 7 hilabete iraun dituen eztabaida eta trukaketa prozesu baten ondotik. Bide-orri onek Bizi! mugimenduaren helburuak eta lehentasunak definitzen ditu hemendik 2020a arte. Horrez gain, belaunaldi ezberdinen nahastea, eta abertzale eta ez abertzaleak elgarrekin lanean arizan araztea lortzen duen euskal mugimendu altermundialistaren funtzionamendua zehazten du.

Joan den urriaren 28, 29 eta 30an Bizi!ren Ezohizko Biltzar Nagusia iragan da. Lan giroan iragan diren 3 egun horiek burutu dute, 20 bat bilkuraz osatua izan den Maule, Donibane Lohitzune, Donibane Garazi eta Baionan gaindi iragan den eztabaida, gogoeta eta trukaketa aberatsez osatuko 7 hilabeteko prozesua. Testua Bizi!ko kideek eginiko hainbat emendakinez aberastua izan da. Idatziak zazpi hilabeteko gogoeta eta eztabaidaren ibilbidea laburbiltzen du. Bere izena “Des racines et des ailes / Sustraiak eta hegalak” da eta gure web gunean eskuragarri da.

7 urteko ibilbidean azken 2 urteak bereziki sakon eta intentsitate handikoak izan dira Bizi!ko militanteentzat bai Iparraldean (klima-energiari buruzko Tresna Kutxaren eta Trantsizio Energetikoaren Itunaren abiatzea, Iparraldeko enplegu klimatikoei buruzko ikerketaren egitea, etab.) bai eta ere Estatu mailan (Alternatiba dinamikaren abiatzea, Action Non Violente COP21aren eta Aulki bahitzaileen mugimenduaren sortzean parte hartzea, etab.). Argi da Bizi!ren ekintzarentzat badela COP21a aintzineko eta COP21a ondoko fase bat. Bilana egiteko eta datozen 4 urteendako bide-orri baten plantan emaiteko beharra horrela arras baitezpadakoa agertu zaio Bizi! mugimenduari. Hara, orai egina da!

Eskala aldaketa:

Bizi! laborategi bat bezala: hemen egiten denak oihartzuna badu beste nonbait.

Gaur egun Iparralde mailan daramatzan ekintzetan eskalaz aldatu nahi dute Bizi!koek, lurralde honetan eta bere bilakaeran oraino pisu gehiago ukaiteko. Horri begira, beren ibilmoldean eta antolakuntza orokorrean hainbat aldaketa egin dituzte. Hauetan atxemaiten da Bizi!ren Koordinaketaren eraldaketa, haren animazio eta koordinazio rolak hobeki definituak direlarik. Talde hau, 40 pertsonaz osatua, gure elkartearen lanaren dinamizazio eta koordinazioaz arduratuko da, eta 2020a arteko bide-orriaren plantan emaitearen jarraipena eginez.

7 urtez, Bizi!ren kide kopurua izigarri handitu da, 20tik 400 pasa kidetara pasatuz, kide berrien lortzeko kanpaina edo politika berezirik eraman gabe. Bizi!k lortu du belaunaldi ezberdinen nahasterat, eta abertzale eta ez abertzaleak elgarrekin lanean arizan araztea, mugimenduaren ikuspundutik hori abantaila balios bat delarik. Gaur egun Bizi!k nahi du urrunago joan, laguntzaile gehiago formatu, arduradun gehiago sortu finkatua den bide-orriari eta mugimenduari eman dizkion erronka berriei erantzuna ekartzeko.

Hilabetero, deneri idekia den biltzar batek, Bizi!ren lan eta gogoetetan parte hartzeko parada eskainiko du elkartearen laguntzaile edo kide soilei. Lehena iragan da asteartean, azaroaren 22an, arratseko 19:00etan, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan (20 Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian) eta datorrena ber gunean iraganen da, asteazkenean, abenduaren 21an.

Bizi! Larrialdi eta justizia klimatikoan zentratua den mugimendu bat gelditzen da. Hala ere, ez du dudarik ukanen beste gai batzuren aipatzeko. Lurraldeen eta jendeen (bereziki ahulenen edo arriskubidean direnen) sostengu beharrei erantzunez, egokitzeko edo erresilientzia arloan, datozen krisi nagusienei (klimatikoak, energetikoak, sozialak, ekonomikoak, demokratikoak, etab.) aurre egiteko.

Datozen 4 urteentzat erronka berriak:

Egutegi orokor bat finkatua izan da ondoko 4 urteentzat lan-sail eta momento indartsu batzurekin:

  • Trantsizioan den lurralde baten proiektuaren definizioa, Euskal Herria burujabe perspektiban. Horren helburua da burujabetza energetikoa, elikaduraren arlokoa, ekonomikoa, herritar eta kulturala jorratzea, jendarte jasangarri bat, bertokiratua, bertan bizi den pertsonek kudeatzen ahal dutena, beste lurralde eta kontinenteekin solidarioa dena ahalbidetzeko.

  • Sortzen ari den Hirugune Elkargoari dagokionez, trantsizio energetiko eta ekologikoaren bai eta ere aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan politika eta ekintza zehatzekin erakuts dezan gaur egun diren erronken heinekoa den ambizio eta determinazioa, gure zaintza, akulatze, proposamen eta inerpelazio lana aintzina eramaitea.

  • 2014ko martxoko herriko etxeetako hauteskundeetan Trantsizio Energetikoaren Ituna izenpetuz hartuak izan diren engaiamenduen jarraipena eta 2020ko hauteskundeeri buruz herri elkargo mailako klima-energia tresna kutxa plantan emaitea. Horretarako behar mugimenduak behar ditu ahal bezain bat herritar bitartekari Itunaren gauzatzeaz engaiatuak diren Herrietan.

  • Datozen krisiei hobeki aurre egiteko, eguneroko arazoak hobeki kudeatuz plantan emanak izanen diren alternatiba sozial eta ekologiko zehatzen bidez, auzoetako biltzarren gauzatzea.

  • Bizi! Auzolana, hots lan sail edo xantier parte hartzaileen bultzatzea, trantsizio sozial eta ekologikoa zehazki aintzinarazteko eta gero eta gehiago gazte formatzeko perspektiba horretan.

  • Bizi!ren harremanen eta sareen egituratzea bai Estatu mailako harremanetan, bai eta ere Hego Euskal Herri eta nazioarte mailan.

2018 urteak ezagutuko ditu klimaren aldeko borrokan erronka handi batzu.

Nazioarte mailan oihartzuna ukanen duen Alternatiba handi bat antolatua izanen da Iparraldean, 2018ko urriaren 6 eta 7an, larunbatean eta igandean. Gaurdanik horri buruz antolaketak hasiko direlarik.

Jon Palais-rekin elkartasuna:

2017 urtea, Bizi! mugimendua sortu denetik geroz bere militante baten lehen auziarekin hasiko da. Jon Palais auzipetua da “Aulki bahitzaile” moduan (kanpaina hori eramana izan da Estatu mailan Attac, les Amis de la Terre, ANV-COP21, Solidaires Finances Publiques eta hainbat pertsonalitaterekin) BNP bankuak ultraberatsen eta multinazionalen zerga ihesaren antolaketan duen rola salatzen zuen bortxa-gabeko ekintza batentzat.

Teorian Jon Palais-k arriskatzen ditu 5 urteko presondegi zigorra eta 75 000 euroko isuna. Bere auzia iraganen da Akizen, astelehenean, urtarrilaren 9an. Elgarretaratze inportante baten parada izanen da eta argi eta garbi utziko du trantsizio sozial eta ekologikoaren finantzaketaren galdera eta zerga ihesaren eta hura ahalbidetzen dutenen inpunitatearen bukaera. Bizi!k elkartasunerako eta mobilizaziorako deia luzatzen du. Egun hortan Akizera joaiteko autobusak antolatuak izanen dira. Joni eta oro har mundu zuzenago eta jasangarriago baten alde borrokatzen diren deiadar joleei sostengua adierazteko ahal bezain saldo handian.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).