Bilatu.eus bilaketa tresna bat da, internet plataforma anitzetan bildutako emaitzak proposatzen dituenak, hots Qwant, Wikipedia, deezer, twitter, vimeo bezala. Google, Bing edo Yahoo ! bezalako bilaketa tresna batzuen erabilpenaz hurbiltzen da. Baina azken horietaz ezberdintzen da, Bilatu.eus-ek bere erabiltzaileen bizi pribatua babesten bait du eta ez bait da irabazi oneko antolakuntza bat. Bestalde, tokiko enpresen aurkitegi batean oinarritako emaitza komertzialak bakarrik proposatuko ditu Bilatu.eus-ek eta hiru hizkuntzetan erabilgarri izanen da: Euskara, Frantsesa eta Gaztelera.
Zergatik Bilatu.eus ?
Munduko liderren monopolioari aternatiba bat sortzeko. Mugaz gaindiko eta tokiko trukaketak bultzatzeko eta ekonomiaren parte bat bertokiratzeko. Internauten bizi pribatua babesteko. Kultur eta hizkuntz ondarea sustatzeko. Ber interesetako tokiko proiektuak sostengatzeko.
Nola ibiltzen da ?
Ohizko bilaketa tresnetan bilaketa bat egitea bezain aise da erabiltzaileentzat. Bilatu.eus-en komertzial lotura bat agerrarazi nahiko duten enpresak, Bilatu.eus elkartearen kide izan beharko dira eta haien urtesaria ordaindu ere. Beste bilaketa tresnak ez bezala, emaitzen egokitasunaren arabera agertuko dira enpresak, eta ohizko publizitate konpainiak ez bezala ere, haiekin beti gehiago ordaindu behar delarik gehiago agertzeko gisan.
Abantailak enpresentzat
Mugaz gaindiko publiko batetaz ezagutarazteko bide berri bat da enpresentzat, tokiko hedabide bati esker eta Google eta Pages Jaunes bezalako aktoreekin baino merkeago.
Abantailak erabiltzaileentzat
Hedabide horrek, erabiltzaileen ohiturak ez ditu aldatuko eta tokika eduki egokiago bati sarbidea ukaiteko aukera emanen dio. 3 hizkuntzetan erabilgarri, Bilatu.eus-ek mugaz gaindiko harreman berriak sortzeko gaitasuna du. Bukatzeko, erabiltzailearen datu pribatuen babesari dagokionez, konfiantza oso batekin haien bilaketak egiten ahalko dituzte.
Abantailak Euskal Herriarentzat
Bilatu.eus , Hegoaldeko eta Iparraldeko eskualdeak biltzen dituen tresna digital bat ukaiteko aukera da Euskal Herriarentzat. Tokiko ondarearen sustapenari parte hartuko duen tresna da, bereziki Euskararen garapena eta erabilpenaren bitartez. 3 hizkuntzetan izanen den eta mugaz gaindiko lurralde osoko enpresa, elkarte eta elkargo guziak biltzen dituen aurkitegia, egitura ekonomikoa dinamizatzeko tresna bat izanen da. Bilatu.eus-ek mundu osoan gaindi Euskal Herriaren sustapena egiteko ahala emanen dio.
Abantailak munduarentzat
Bilatu, Open Source lizentzia pean garatua izan da, horrek erran nahi duelarik denek berritz erabiltzeko ahala dugula urririk eta inorren baimenik gabe. Eredu teknologiko, soziologiko eta ekonomiko bat plantan ematea da Bilatu-ren helburua, eta tokiko tresna digital bat ukan nahi luketen munduko komunitateentzat garraiagarri da ere.
Oso interesgarria. Emaitzak bilateko euskarazko terminoa lematizatzen al du?