Bestak, aldarrikapenak eta alternatibak

Aurtengo Baionako Bestetan ere euskaraz eta euskotan arizaiteko, elkartasun giro herrikoi eta parekidearen gozatzeko… hainbat parada ukanen ditugu. Hara zonbait gune eta xehetasun lagungarrri… ahantzi gabe, “Se loger au pays – Herrian bizi” plataformak  uztailaren 31n, igandez, 13:00etan, Paul-Bert plazan, 2023ko apirilaren 1eko manifestaldira deia zabaltzeko eginen den argazki erraldoi eta aldarrikatzailearentzat finkatzen duen hitzordua.

Herrian Bizi!

Baionako Besten Karrikaldi : 

Karrikaldi

Jada Besten programaz aipamenak han eta hemen agertzen ari dira eta horra hainbat urte hauetan euskal kulturaren bilekua den lau arratsalde eta gauez Jacques Porte plazan iragaiten den Karrikaldiren programaren berri.

Bi urte hauetako eten bortxatuaren aintzineko gogo eta bulta berean prestatua izan da programa, betiko bide beretik dantzarekin hasiz eta Leinua eta Orai Bat dantza taldek ostegunetik igande arte eremanen dute ekitaldia arratsaldeko lauak eterditan, ostirailean haatik, iparraldeko makilarien txapelketa igurikatua iraganen delarik. Kantarien aldetik arratsaldeko bostak eterditarik haste, zinez hautua daike, ostegunean, Lekuko Kriolinak taldearen botz sarkorrekin, ostirailean Angeluko Marilou Lapeyrade kantari gaztearekin,  larunbatean Nafarroako joteroekin eta igandean Baiona inguruko Botakantu gizon talde polifonikoarekin. Dantzazpi, Leinuako eta Orai Bateko txarangek seguratuko dute arratsaldeko 7etan eta Baionan Kantuz arratseko 8etan, Tuntunak eta Ibaialdekokorok.

Karrikadantzarentzat lau talde aldizkatuko dira arratseko 9etatik goiti : Ostegunean Otxo bikotea ping-pong moldean, ostirailean Amikuzeko txaranga, larunbatean Kiki Bordatxo talde ezaguna eta igandean Rita Mutxiko taldea Karrikaldiren bukatzeko. Ahantzi gabe Baionako eta inguruko Ikastolek xerbitxatuko dituzten edari, talo eta janariak, leku airestatu hortan, nun jartzeko lekuak ere badiren, Gaztelu zaharraren azpi ospetsuan. Programaren xehetasunak www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan daude. Bestak arte !

Protokolo antisexista :

Baionako bestetan baita ere urtean zehar gertatzen diren eraso sexista eta sexuen kontrako borrokaren kari, PAF!  (Pour une Alternative Féministe!) Elkarteak, uztailan, Baionako ostatu eta peñetan lan egiten dutenendako topaketak antolatu ditu. Formakuntza horien helburua izan da eraso sexistak sahiestea, biktimak laguntzea eta ostatuko zerbitzariek eraso egoera bakoitzaren aurrean erreakzio hoberena ukaitea.

Protokolo antisexistan engaiatutako ostatu eta penen zerrenda:

Archiball, Ardukari, Astyanax, Baionako besta alternatiboak- Patxa, Bar du marché, Betisoak, Biltxoko, Cercle taurin bayonnais, Dame Jeanne, Epaiska, Gargantuak, Gela ttiki, Haiz’Egoa, HPK, Kalostrape, Kerriko, La Locomotive, Le Petit vélo, Les Arcades, Les Pyrénées, Los Yayayos, Patxoki,  Patxondo, Peňa Y, Oilaskoak, Okayolar-Crap’s, Salle Napoléon, Sankara, Soinua,  Txalaparta, Zizpa gaztetxea, Züzülü.

Eta urtero bezala, PAF!-ekoek Baionako balkoi batzuetan mezu antisexistak dituzten banderolak ezarriko dituzte.

EuskotanNun

Laborarien Xokoa

Patxoki

Zizpa

BB

 

 

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Bestak, aldarrikapenak eta alternatibak

Comments are closed.