Baskoniako notiziez

Iparraldetik ikusteak, Euskal Herria Hirutik Zazpira zabaltzen digu.

Maiatz elkarteak agertu didan liburu horrek bi argibide hartze ditu. Lehenik zeren izenburu hori? “Historia” hitz potoloa da. Egia da frantsesez erabili nuela 1970 urtetik, baina gazte nintzen, eta orain zentzatu behar dut. Ber denboran Euskal Herriaren izen zaharrari pentsatu dut, Baskonia zinez indartsu agertu baitzen J.K.ren ondoko lehen mila urteetan. Allande Oihenart-ek bere latinezko lanari ondoko izenburu hau eman zion: Notitia Utriusque Vasconiae… Bi Baskonien ezagutza… Haatik ezagutza ere hitz handia da; beraz “notiziak” pluralean ezarri ditut, “berriak” adieraziz apalki. Aldiz Baskonia singularrean idatzi dut gaurko euskal ikuspegiaren arabera.

Euskal Herriak zazpi lurralde historiko

Berriak Iparretik aipatzen ditut gu ere hor gaudela sentiaraziz, besteak bezain euskaldunak, mendeen barna franko leku ona bete dugula, eta ez garela isilik egotekoak. Euskal Herria ez da mendebaldeko hirur Baskongadetara mugatzen, zazpi lurralde historiko baditu, Axularrek izendatu zituenak, eta Iparraldeko hirurak ere hor gaude, Nafarroa Garaiari ongi lotuak, bereziki Nafarroa Beherea edo Baxenabarreri esker.

Ez dut Euskal Herriko historia oso bat idatzi nahi ukan, ez baita idazle bakarti batek egiteko lana. Jauzika, punpeka, saltoka ibili naiz, euskal iraganeko itsaso zabalean uharte batzuk bisitatuz, maiteenak, enetzat ezagunenak, agian denentzat garrantzitsuenak, jendea txango eta itzuli horretan parte hartzera gomitatuz. Iparretik ikusteak zer dakar? Irurac Bat zaharra zabaltzen du. Zazpiak Bat lema Iparraldekoa dugu, Hegoaldera guti hedatu da. Han gehienetik ere Laurak Bat delakoa da, Iparragirrek Gernikako Arbola himnoan aipatu zuena, bestalde Hendaiako mugan “Hara Espaina” kantatuz.

Ber denboran Europako ate bat irekitzen diogu Hegoaldeari, lehenik Madrili begira dagoelarik, eta gero Amerikari, dela maitasunez, dela gorrotoz bi kasuetan.

Mila bat urtez euskaldunen indar nagusia Iparraldetik

Hegoaldeak antza denez guti ezagutzen dituen garai batzuk zabalki aipatzen ditut: Akitania zaharra, Novempopulania, Baskoniako dukerria, Gaskoiniako printzerria. Hor mila bat urtez euskaldunen indar nagusia Iparraldetik egon zen, Antso Handia etorri arte. Nafarroaren historia ez dugu berdin ikusten mendebaldekoek eta guk: adibidez Fernando katolikoa ez zen Nafarroako erregea izan gure ustez, Baskongadetako historiazale batzuentzat ordea bai. Egia da horien arbasoak Gaztelako erregearen mende zeudela, eta Nafarroaren konkistan zinez lagundu zutela, gureak aldiz Katalina eta Labrit legezko subiranoen aldetik zeudela.

Lehen mundu gerla ere sakontzen dut orokorki. Espainiak ez zuen horretan parte hartu, hori bederen ongi egin zuen, guk ez bezala, eta guk hor errateko gehiago badugu naski, Iparraldeko gizon gazteak Frantziaren zerbitzuko hil baitziren milaka. Halaber Aljeriako bi gerlez guti dakite Hegoaldeko haurrideek: guri doakigu argitzea. Haatik bigarren mundu gerlaz hein bat badakite, kontrabandan bezala parte hartu baitzuten, askotan zeiharka, batzuetan zuzenka.

Ongi begistatzeko, puska bat urrundu behar

Pirinio mendi katearen ongi begistatzeko, puska bat urrundu behar zaio eta Zuberoa Pettarreko lehen mendixka batera igan, adibidez Larrabileko Gaztelütxagara. Hola egitera lehiatu naiz euskaldunen iragan luzearekin: Iparralde apal eta urrun honetarik so egin diot errespeturekin, eta halere prefosta ez dut dena ikusi.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).