EHBai – Kataluniako gobernu legitimoaren parte bat preso sartuz, Madrilek etapa berri bat gainditu du errepresioaren bidean. Azken asteetan, hainbat aldiz publikoki salatu izan dugu Espainiako gobernuaren jarrera arduragabea. Kataluniako herriak era baketsuan adierazi duen borondatea errespetatu behar da. Espainiar gobernuak errepresioaren hautua egin du, eztabaidari uko eginez, indarkeria eta tresna anti-demokratikoenak baliatuz. Europar komunitatearen isiltasun adierazgarria jasanezina da. Kataluniako herriari sostenguz eta erabakitzeko eskubidearen alde bi aldiz antolatu ditugun elgarretaratzeetan ehunka pertsona bildu izan gira. Gaurkoan, Euskal Herriko biztanleei Espainiaren jarreraren kontra asaldatzeko eta Kataluniar herrirari sostengua adierazteko dei egiten diegu. Azaroaren 18an larunbatarekin, manifestazio bat antolatzen dugu Baionan (Euskaldunen plazatik), arratsaldeko 4etan.
Elkarteetako ordezkariak preso sartzen dituzte, erreferendum egunean bozka-kutxak lapurtzen eta bozka-emaleak erasotzen dituzte, tokiko poliziaren arduradunak kontrol judizialpean ezartzen dituzte, goi-funtzionarioak kargugabetzen dituzte, hauteskunde bidez demokratikoki eta legalki hautatuak izan diren buruzagi politikoak kargutik kentzen eta preso sartzen dituzte.
Gobernu legitimo bat exiliatzera pusatzen dute eta Kataluniako presidentearen kontrako euroagindua eskatzen dute.
Hurrengo hauteskundeetarako mugimendu politikoak legez kanporatzeko asmoa ere agertzen dute.
Euskal Herrian, beste nehon baino gehiago, errepresioaren eskalada hau eta Pariseren sostengua duen Madrilen burugogorkeria ezagutzen ditugu.
Kataluniako herriari sostenguz eta erabakitzeko eskubidearen alde bi aldiz antolatu ditugun elgarretaratzeetan ehunka pertsona bildu izan gira. Gaurkoan, Euskal Herriko biztanleei Espainiaren jarreraren kontra asaldatzeko eta Kataluniar herrirari sostengua adierazteko dei egiten diegu. Azaroaren 18an larunbatarekin, manifestazio bat antolatzen dugu Baionan (Euskaldunen plazatik), arratsaldeko 4etan.
Baita dei egiten diegu arduradun politiko, hautetsi, militante, mugimendu sozial, sindikatu eta elkarteei ere, oinarriko eskubide baten alde, adierazteko askatasunaren alde, herrien erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio zabal honi batzea.
Azaroaren 18an denak Baionara! Visca Catalunya!