Aberri Eguna 2021: keinu bat batera

Euskal Herria Batera ekimenaren deiari erantzunez 129 Herritako plazetan milaka herritar bildu dira Aberri Eguna ospatzeko eta karia horretara  #keinubatbatera egiteko. Sentsibilitate ezberdineko herritarrek “Euskal Herriaren izatea” batera aldarrikatzeari eman diote garrantzia.  Elkarrekin “Gernikako arbola“, “Txoria txori” eta “Ikusi mendizaleak” kantatu dituzte, kantu hauek irrati, tokiko telebista eta sarearen bidez zabalduak zirelarik. EH Bildu, EH Bai eta Podemos Ahal Dugu indar politikoek eta ELA eta LAB sindikatuek ekimenarekin bat egin dute. 

Jarraian Euskal Herria Batera #aberrieguna2021-aren azken adierazpena:

Adierazpena