“Herriari”, Itsasu herri bizi, aitzinakoi eta euskalduna bilakatzeko ari

Herriari
Herriari, Itsasuko talde abertzalea. Klika irudian, kanpaina kari garatuak izan diren bideo pedagogikoen ezagutzeko (www.itsasuherriabai.org)

Herriari-k, Itsasuko abertzaleen zerrendak, joan den martxoaren 15eko lehen itzulian, 410 bozka bere alde bildu zituen, herriko etxea orain arte kudeatu duen zerrendatik berrogoi bozetarat geldituz. Bigarren itzuliari begira, Herriari taldeak argi du Itsasuko Herriak eskuratu behar duela arduradun talde bat deliberatua, eta elkartasunez josia den herri proiekto bat, konfinamendu ondoak behartzen duen bezalakoa. Taldeak berehala ezartzen du helburu hori lehentasunetan bozka aintzineko lehian eta bere herri proiektoan. Hara Enbata.Info-ren bi galderei, Mikel Hiribarren zerrendaburuak ekarri erantzunak. 

Zer bilan egin duzue Herriari Itsasuko Abertzaleen taldeak, Herriko Bozetako Lehen itzulian ukan emaitzetaz?

Urruntzen ari da herriko bozken lehen itzulia. Baietz pozik ginela martxoaren 15eko arats hartan. Baginakien abertzalek bagenuela Itsasun 250 bozka segurtaturik, zernahi izanik bozkaldia, herriko hauteskunde ala beste moduko bozkaldi. Eta beraz guretzat 400 bozkako marra hori gainditzea sorpresa ona izan da. Gainera orainarte herriko etxean gehiengoa zutenetik lau dotzena bozketan gelditu gira.

Itxasu

Aski berant sartuak ginen zinez bozka kanpanaren dinamikan. Barne eztabaidak ere ukanak ginituen talde sendo guziek bezala. Eztabaidagai ukana ginuen nola orekatu gure kanpanan azken urtetako gure ordezkarien lana eta borroka herriko etxean, eta aitzina begira, gure taldeak herri proiektu bat ontzea Itsasukotz. Nehork ez du ukatu iragana, baina denak lotu gira biharko herriaren proiektoa lantzen.

Lehen itzuliko emaitza hainbat arrazoinen ondorioa da. Eta ez da arrazoinik txarrena, auzapezak bere alkia uzten duela. Roger Gamoy-ek ez du gehiagokorik goretsi ordainik edo ondokorik, azken hautetsaldiko taldea erdi pusketan joan zitzaion. Kontseiluan kontrakoek, gureek barne, lanak eman zizkioten bere auzapezgoari buru egiten. Eta auzapezgoaren alkia bera erdi hutsa gelditzen da azken ilabete hautan.

Dena ez dugu hemen xeheki hedatuko, iduritu zauku ere herriko gehiengoan zirenek nekez muntatu dutela beren zerrenda. Lehen hortzak ahoan eramaiten zituzten hauteskundeak, hitzerdi batez biltzen zituzten beren lerrotan auzo bakotxeko emazte ala gizonik estimatuenak, berehala berenganatzen zuten mihikua, bi ostaler eta hiru ofiziale. Bazakiten gero belaunaldi berrien sartzen, hunen semea edo haren alaba… Nago ez denez hausten ari gure gizarte komunitario hori, familia haundien sareak eta auzo gehienetan bazirela ahari nagusi batzu, aspaldiko ekosistema tradizional hori barreatzen ari da menturaz bere on eta gaitzekin.

Beste hainbeste lerro behar nuke adierazteko gu abertzaleak ere beharbada ez girela garai batean bezainbat mamu gorri ala beltz bezala ikusiak. Azkenean besten erdian bizi gira, besteak bezala bizi gira, gu ez baikira besteak. Zer ginuke hain ezberdinik gure herritarretarik, nahiz askok “les basques” deitzen gaituzten? Ez direnean “les antibasques” , -orduan amorru ixila besterik ez baitute golkoan-, “les basques” deitzen gaituztenek ez dute berezko etorkizunik ikusten Euskal Herriarentzat, nun ez den kantu bero, ondare hotz edo sos idor biltzeko molde bezala. Guk gure euskaltasuna herri asmo bat bezala daramagu, aitzinakoia eta modernoa. Elkartasunen indartu beharrak zubiak eraikitzen lagunduko gaitu konfinamendu ondoko garai berri huntan.

Nola prestatu duzue 2. itzuliko kanpaina?

Ez gira sekulan alfer egon martxoaren 15eko biharamuneko konfinatze manu haien ondotik. Astez aste elgarren berri atxiki dugu, eta hortarako badira nahi den bide guziak orain kasik dohainik. Bada telefona bakotxaren esku zakuan ala sakelan, badira telefonazko eta bideozko bilkurak, bada zoom eta bada wiki…. Numerikoaren denda zabalean denak kausitzen dira baliatzeko prest, salbu elkarlanerako gogoa. Aitortu behar da halaere moteltzen dela elkarlanerako kemena etxetik higitzea debekatzen delarik.

Laster piztu da berritz gure Herriari taldean lehiatzeko gogoa bigarren itzuliaren eguna erabakia izan delarik. Lau aste baziren lau egunez egin beharko genituenak egiteko, lau egun izanen baitziren ondoko zortzian gertatu balitz beti bezala bigarren itzulia. Lehen astea joan zauku dudamudan, ezjakinean deliberatuko zenez Louis Ustarroz gurekin jiterat, eskainia ginakon bezala. Ez ziren naski haren talde kide guziak ados guri lotzeko, bera barne. Azkenean erabaki dute beren alde agertuko zirela zerrenda osoarekin bigarren itzulian, eta hastapenetik hain segur haietarik batzuek argi zuketen gurekin ez uztartzea. Gure ustez molde hortan badoaz beren helburu nagusiaren kontra, herriko etxetik kentzea Gamoy eta Iturburuaren gehiengoa, baina hori haien hautua izan da.

HerriariBideo
Klika irudian, kanpaina kari garatuak izan diren bideo pedagogikoen ezagutzeko (www.itsasuherriabai.org)

Herriari-k hortik aintzina argiago zuen bidea: gure indar guziak eta adimendu guzia bildu behar ginituen herritarren biltzeko gure proeiktoaren inguruan. Covid eta konfinamendu ondoko egoera berezia izanik, nekezia psikiko, sozial eta ekonomikoak atean joka dauzkagularik, Herriari-ren proeiktutik bildu eta zabaldu ditugu lehentasunez landu beharreko gaiak. Adibidez urruntasun soziala lege ezarria zelarik, denak ohartu dira zoin baliosa den elkartasuna eta bestearekilako lokarria. Badakigu elkarteen lana gorestekoa eta sustengatzekoa dela bakartasunaren hausteko, eta badira beste hamaika aterabide lantzeko helburu bakar hortarat heltzeko, borondatea eta lana ezarriz geroz.

Egunero badugu elgarren berri Herriari zerrendakoek, baginuke beraz erraiteko bigarren itzuliaren apailaketa garai huntaz. Aipagarrienetan hain segur komunikazio sare berrien baliatzeaz gain, taldeko gazteak bereziki arizan direla bideo kapsula labur labur batzuen ontzen eta zabaltzen. Talde lan ederra izan da zortzi gai hautatzea, bideozko zortzi mezu muntatzea, minuta pare bateko iraupenean kokatzea, eta telefonaz igortzea. Bozka herriari.

Etxez etxe gabiltza orain azken hamar egunetan. Itsasuko jendetza ainitz aldatu da azkeneko hamarkadetan. Bi gizarte badira hor elgarren ondoan jarriak. Nehork ezin erran nork bilduko duen bozka gehiengoa.

Herriarik baluke nahikeria sustatzeko Itsasuko herri bizi bizi, aitzinakoi eta euskalduna. Herriko Etxearen gakoak eskaintzen badauzkigute herritarrek, hortarat lehiatuko gira, itsasuarrekin.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).