AB, Aralar, Alternatiba, EA eta Sortuk Larresorora, apirilaren 19an, eta Iruñara, apirilaren 20an, Aberri Egunan parte hartzera deitu dute. 5 alderdiek “Euskal Herrian erabaki. Zazpiak bat” lelopean iraganen den Aberri Eguneko ekitaldirat etortzera gomitatu dute jendartea.
Apirilaren 19an, Larresoron 17:00etan (Herriko Salan) eta apirilaren 20an Iruñan antolatuko dituzten ekitaldierat deituz AB, Aralar, Alternatiba, EA eta Sortuk erabakitzeko eskubidea eta lurraldetasuna ardatz nagusi bezala aintzinean eman dituzte. Gatazkaren ondorioak konpontzeko hasi bidea aintzat hartuta, “benetako zoru demokratikoa” aldarrikatu dute, prozesua bermatzeko.
Espainia eta Frantziaren estrategia “esperantza higatzea” dela salatu dute, Ipar Euskal Herriko, Nafarroa Garaiko nahiz EAEko egoerak aipatuz. “Baina lurraldetasunaren beharra ezin dute ezkutatu”, erran du Peio Urizarrek, 5 alderdiek bateraturik egin duten prentsaurrekoan. “Ezin da etorkizuna eraiki eredu zaharkituen gainean eta gizartearen gehiengoaren kontra”.
Bide horretan, ezkerreko proiektuaren beharra ere nabarmendu dute: “Ezker subiranista gara, ezker eraldatzailea, eta ikuspuntu horretatik jardun nahi dugu munduan, herri gisa. Askapen nazionalaren borrokak askapen sozialaren borrokaren eskutik joan behar baitu”.
Hitzaldia Euskal Herria / Katalunia / Eskozia
Aguxtin Alkat
Xumai Murua – Maialen Arzalluz
Donibaneko dantza taldea
Ekitaldiaren ondotik Uztarritzeko txarangak animaturik gaualdia
Ogitarteko.. edari..
Après le meeting, apéritif animé par la txarranga d’Uztarritze.