Azaroaren 10etik 12ra iraganen den 2022ko Lurrama prestatzeko, hara bi zine gaualdi artzain eta laborari munduaren hurbiltzeko. Jarraian, xehetasun guziak Biarritzeko Royal zine gelan azaroaren 3an, 8:30ean iraganen den “Le goût de la réglisse” eta Getariko zine gelan, azaroaren 4an, 8:30ean, iraganen den “Cru” filmei buruz!
“Le goût de la réglisse”, Biarritzeko Royal zine gelan azaroaren 3an, 8:30ean:
Ariège eskualdeko Mont Rouch mendian 2 artzain gazteren ibilibidea agertzen da filma honetan. Egun guziko bizipenak, gogoetak, irriak eta kezkak, bereziki inguru horietan hartzaren presentziari lotuak. Abere honekin bizitzen ikasten dute, jakin gabe iraunkorra izanen den heien mendiko artzain esperientzia. Afera ez baita batzuek uste edo erraiten duten bezain sinplea!
Pascale Fossat, egilearen presentziarekin.
“Cru”, Getariko zine gelan, azaroaren 4an, 8:30ean:
2019an, Bra herrian antolatua izan zen esne gordinaz egindako gasnari buruz, Thibaut Fagonde eta Jérome Loisyk deliberatu zuten dokumentala egitea gai horri buruz. Egile eta zientifikoen gana joan dira esne gordinaren ezaugarriak eta egin moldeak ezagutzeko.
Dokumentalak bioaniztasunaren babesa eta laborarien ekarpenaren ausnarketa proposatzen du, Euskal herrian eta Frantzian lekukotasunen bidez.
Laguntzaileak falta dira oraindik, izena eman !